euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aspaldi ferekatutako ametsa gauzatu du San Juango Eusko Etxeak, dantza talde propioa aurkeztuz

2008/12/05

Esteban Marticorena Eusko Etxeko lehendakariak utzi zuen joan den larunbateko festa egiteko finka. Ofelia Larrea dauka euskal elkarteak Kultura arduradun. Guztien laguntzaz dantzarien debuta arrakasta polita izan zen. Andeen magalpeko San Juango Euskal Etxe argentinarrak aspaldiko emetsa gauzatu du joan den asteburuan, bere lehenengo dantza taldea aurkeztu ahal izan baitu euskal elkarteko bazkide eta lagunen aurrean. "Oso kontent gaude, azkenean bete ahal izan baitugu geure dantzari propioak edukitzeko ametsa", adierazi dio EuskalKultura.com-i Carina Gabriela Oyola Alvarez bertako eledun eta hemendik aurrera baita dantzariak ere. Taldea hasi berri-berria bada ere, zorioneko jo daiteke, zuzeneko musikaria ere topatu baitu, Ismael Espinosa, berez Euskal Herrikoa izanik San Juanen bizi den txistularia.

Gehiago irakurri...


La Platako Euskal Etxeko gazte talde batek elkarte gastronomikoa sortu du Bixente Ibargurenen omenez

2008/12/04

Juan Unzurrunzaga, Andoni Azcarate, Andoni Etcheverry, Lisandro Jaccoud, Aitor Aramayo, Xabier Aramayo, Iñaki Aramayo, Javier Clúa, Daniel Altamira, Mauricio Brocquelaire, Tomás Clúa, Federico Landa eta Iñaki Azcarate Bixente Ibarguren Bergaran jaio zen 1926 urtean eta joan den martxoan hil zen La Platan. Argentinan eman zituen 50 urtetan La Platako Euzko Etxea-ko kidea izan zen eta elkarteko gazteen artean itzal handia utzi zuen, bere "engaiamendu, lan eta jatortasunagatik". Bere omenez, elkarteko gazte talde batek uztailean sortu zuten soziedade gastronomikoari bere izena jartzea erabaki zuen. Lagunartean 'La Peña' deitzen duten elkartea gazte hauentzako bilgune bikaina bihurtu da eta bertan egiten dituzten afari eta ekitaldiei buruzko informazioa ematen dute euren blogean.

Gehiago irakurri...


Arrasateko AED elkarteak Ukan Saria jaso zuen atzo Gasteizen Euskararen Nazioarteko Egunean

2008/12/04

AEDko ordezkaria atzo Ukan saria eskuetan duela (arg. euskalkultura.com) Jai eguna behar zuen atzokoak, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzea tokatzen baitzen, baina eguerdiz Azpeitian gertatu zen Inazio Uria industriariaren hilketak gauzak aldatu egin zituen. Jazki eta soineko beltz ugari bildu zituen ekitaldi batean eta bertatik luntxa eta musika ia erabat kendurik --eta beraz bertan behera utziz Argentinatik propio etorritako Maral talde euskal-argentinarraren partaidetza ia osoa--, Arrasateko AED (Arrasate Euskaldun Dezagun) elkarteak jaso zuen 2008ko Ukan sari nagusia, diplomak Eroski, Microsoft eta Ikea enpresentzat izan zirelarik.

Gehiago irakurri...


Meza Caracasen Iñaki Amenabar, Itziar Olabeaga, Juanita Zubiri, Ramon Leon, Milagros Seijo ta Ramon Ezpondagatik

2008/12/04

Meza Caracaseko Eusko Etxean, artxibo irudian (arg. P. Arriaga)

Gehiago irakurri...


Euskararen Eguneko ekitaldiak abian munduan; Bordeleko Euskal Etxea izan da ENE sariaren irabazlea

2008/12/03

ENE saria irabazi duen Bordeleko Euskal Etxeko euskara ikasleak Lesakan (Nafarroan) Euskararen Nazioarteko Eguna abian da jada Euskal Herrian eta datozen orduetan hainbat ekitaldien bitartez bat egingo dute jai honekin Diasporako euskal etxeek eta atzerriko unibertsitateetan euskara lektoradoak ikasten ari diren ikasleek. Bordelen, Frantzian, Eskualdunen Biltzarra Euskal Etxeko kideek jaia ospatzeko arrazoi bikoitza izango dute, euskararen alde egiten duten lana aintzat hartuz ENE saria eman baitie Eusko Ikaskuntzak. Eta bitartean jaia munduan zehar hedatzen ari da, Bordeletik Italiara, Argentinara...

Gehiago irakurri...


Lehendakariak Ukan 2008 sariak emango ditu gaur arratsaldean, Euskararen Eguneko ekitaldien barruan

2008/12/03

Pixka Bat Es Mucho taldeak kontzertua eskainiko du Gasteizko ekitaldian, Maral euskal-argentinarrekin batera Mundu osoko euskaldunek bat egingo dute gaur euskararen jai handiarekin, Nazioarteko Euskararen Egunaren edizio berri batean. Euskal Herrian Ibarretxe lehendakaria izango da gaur arratsaldean Gasteizen egingo den ekitaldi ofizialetako buru. Bertan Ukan 2008 sariak emango dizkiete, euskararen alde lanean nabarmendu diren elkarteei. Bestalde, Eusko Ikaskuntzak egunean zehar emango du jakitera Diasporako ze elkartek irabazi duen Euskal Herritik kanpo euskararen alde lanean ari direnentzako ENE saria.

Gehiago irakurri...


'Ensamble' erakusketa zabalduko dute gaur Gorka Larrañaga eta Xavier León artistek Mexikoko Euskal Etxean

2008/12/03

Mexiko DFko Euskal Etxean gaur iluntzean zabalduko den erakusketaren afixa Gorka Larrañaga euskaldunak (Azkoitia, 1974) eta bere lankide Xavier León Borja artista ekuadortarrak Mexiko DFko hiri paisaiaren euren interpretazio berezia eskainiko dute gaurtik aurrera Mexikoko Euskal Etxean ikusi ahal izango den 'Ensamble' izeneko erakusketan. Urtarrilaren 7ra arte zabalik egongo den ekimen honetara bertara inguratzen direnak 18 obra hautatu ikusi eta dastatu ahal izango dituzte euskal elkartearen Ganbara erakustokian, Polancoko Aristoteles 239 helbidean.

Gehiago irakurri...


Euskara eta teknologia uztarturik Bilbon, Gose, Une eta Betagarri taldeen kontzertu innobatzaile batean

2008/12/02

Ezker-eskuin, Iker Sagasti, Irontec; Ana de Castro, Bilboko Udaleko Euskara  zinegotzia; Josune Ariztondo Kultura foru diputatua; eta Paco Allende, Euskalteleko idazkari nagusia ekimenaren aurkezpenean SMS bidez musika eskaerak egin ahal izatea, kontzertuaren nondik norakoa markatzea eta bertan ez dauden lagunei kontzertuan zuzenean gertatzen ari denaren zatiak bidali ahal izatea, hauek izango dira datorren ostiralean Bilboko Plaza Barrian, Euskararen Nazioarteko Egunaren ekitaldien barne egingo den kontzertu innobatzaileak eskainiko dituen baliabideetako batzuk. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak Euskaltel eta Irontec enpresekin batera prestatu dute gazteak, euskara, teknologia berriak eta Gose, Une eta Betagarri bezalako modako musika taldeak batuko dituen ekimena. Kontzertua zuzenean segitu ahal izango da internetez.

Gehiago irakurri...


Azkarraga Justizia sailburuak lankidetza hitzarmenak sinatu ditu Argentinan Santa Fe probintziako agintariekin

2008/12/02

Joseba Azkarraga Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua Joseba Azkarraga Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua Argentinan da egunotan eta bertako hainbat agintariekin bilduko da ostegunan bitartean arlo desberdinetan lankidetza hitzarmenak sinatu asmoz. Atzo Santa Fe probintzian izan zen eta Santa Feko Lan, Justizia eta Ekoizpen ministroekin hiru akordio sinatu zituen. Ekitaldian Santa Feko Gure Etxea elkarteko ordezkariek ere parte hartu zuten.

Gehiago irakurri...


Euskararen Eguneko oihartzuna munduan zehar entzungo da Diasporako euskal etxeei esker

2008/12/02

Rosarioko (Uruguai) Euskal Etxeko haurrak Euskararen Eguna Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxean ospatzen Gainean dugu Euskararen Nazioarteko Eguna --asteazkenean izango da-- eta munduko bazter desberdinetako euskal etxeek prest dituzte jada data hau ospatzeko antolatu dituzten ekimenak. 1948an sortu zuen Eusko Ikaskuntzak Euskararen Eguna, bereziki mundu osoko euskal komunitateari zuzendua. Diasporak erronka jaso eta urtetik urtera gero eta ekimen gehiagorekin ari da ospatzen. Aurten ere jai eta hitzordu desberdinen berri heltzen ari da gure erredakziora: Madrid, Australiako Sydney, Argentinako Mar del Plata eta Buenos Aires... hauetxek dira batzuk. Datozen egunetan gehiago.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia