euskal diaspora eta kultura

2009/05/28
Nevada-Renoko Unibertsitateko (UNR) Liburutegiaren Euskal Adarrak, euskal liburu eskaintza bat egin nahi die munduko Euskal Etxeetako liburutegiei, euskal liburu sortak dohainik jaso ditzaten, lekuz aldatu berria den liburutegi renotarrak gehiago espezialdu baitu bere fondoa, eta orrazketa bat egin ondoren oso baldintza onetan daukan liburu andana geldituko baitzaio, tokirik gabe egungo leku berrian. Eskaintza, Euskal Etxeetako liburutegiei dago egina. Liburuak euskaraz --gehienbat-- eta gaztelaniaz dira, bereziki haur eta gazte literaturakoak. Interesa izango bazenu, ikus segidan nola sartu zeure euskal liburutegia, oso gutxitan ikusten den honelako eskaintza batean.
2009/05/27
2009/05/27
Jantoki berri bat inauguratu zuen joan den otsailean Tandilgo Euskal Etxeak. Hiru bazkidek --Jorge Cavigliak, Javier Legarretak eta Eneko Elejaldek-- daramate proiektua aurrera, eta “poz-pozik daude, ireki dutenetik jendea oso gustura ateratzen delako”, adierazi diote euskal etxekoek Euskalkultura.com-i. Jatetxe berria euskal etxeko egoitzaren barruan dago, Sarmiento kaleko 1079.an, eta asteazkenetik iganderako ordutegian ematen ditu Euskal Herriko plater tipikoak. Gisa honetara, beste proposamen gastronomiko bat sortzen da Tandil hirian eta euskal komunitatean: Sukalde.
2009/05/26
Patxi Lopez lehendakaria buru izan duen Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak gaur astearteko bileran hartutako erabakien artean, Lehendakaritza arloko zenbait kargutik kentze edo zese onetsi ditu. Prebisioen arabera aste honetako ostiralean Aldizkari Ofizialak argitara emango dituen kentze hauek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Orokorrari dagozkio, eta duela gutxi arte Kanpo Harremanetarako Idazkari Orokorra zen Iñaki Agirreren kentzearen jarraian datoz, hura bezala Ibarretxeren Administraziopean eginiko izendapenei dagozkielarik.
2009/05/26
Gaur zesatu duten Josu Legarretak, orain arte eta hogei urte inguruz Jaurlaritzako Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaria izan denak, gutun bat zuzendu die munduko euskal etxe eta euskal federazioei, bere azkeneko lan egunean, bere kentzea gaur adierazi duelarik Patxi Lopez lehendakariaren Administrazioak Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Bileraren ondotik. Kartak bi testu dauzka, bat gaztelaniaz eta bestea ingelesez. Horietarik bat ekarri dugu hona.
2009/05/26
Erakusketak 'Cartografias disidentes' du izena eta Itziar Okariz donostiarrarekin batera beste sei banako artistak eta bi kolektibok hartuko dute parte ostegun honetatik aurrera Buenos Airesko San Martin Kultura Etxean ikusgai eskainiko den ekimenean. Bilborekin batera, beste sei hiri amerikar --Caracas, Sao Paulo, Mexiko Hiriburua, Habana, Buenos Aires eta Txileko Santiago-- eta bi iberiar --Bartzelona eta Madril-- egongo dira ordezkatuta beste hainbeste artistek eginiko bideoetan. Erakusketak uztailaren 4an itxiko ditu ateak Buenos Airesen, bertatik Kuba aldera egiteko.
2009/05/26
Tronpatuak dira euskal nortasunari mugak ipini eta Diasporari euskal izaera ukatzen diotenak, Diasporako euskaldunak Euskal Herriko edo euskal kulturako parte izango ez balira bezala. Kilometrotan urrun egoteak ez du beti ahaztura ekartzen eta horren berri eman dute historian zehar Zortzigarren Probintzia eraiki duten guztiek. Heldu diren lerroetan, bere eskarmentua kontatzen du Arnaud Mandagaran zuberotarrak. Umetan etxean entzunik zekien berak Argentinara joan ziren familiakoez. Entzundakoa, baina, errealitate bilakatu zen egun batean. Hona itsasoz bestaldeko bere askazia nola ezagutu eta bere sentitu zuen kontatzen duen istorio edo gogoeta.
2009/05/25
Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeak, munduko euskal etxeen arteko zaharrenak, Zuzendaritza berritu du Ohiko Biltzar Orokorrean. Agintealdi berria hasiko duen Zuzendaritza Batzordeak Jose Maria Landa izango du lehendakari, eta berarekin batera arituko dira batzordekide Maria Arantzazu Anitua, lehendakariorde; Maria Arantzazu Goicoa, idazkari; Eduardo Lizaso, idazkariorde; Maria Teresa Anitua, diruzain; eta Maria teresa Barquin, diruzainorde, besteak beste.
2009/05/25
Joan den maiatzaren 16ean Zingirako Euskaldunak Euskal Etxean, Chascomusen, Alberto Sarramone idazle eta ikerlariak eman zuen hitzaldiak jakinmin handia sortu zuen. Sarramonek 'Euskal aztarna Argentinan' gaia izan zuen hizpide eta bere hitzak interes handiarekin entzun zituzten bertara bildu ziren lagunek. Chascomus hirira egin zuen bisitan Sarramonek hainbat komunikabideekin elkarrizketak egin zituen eta Liliana Denot Intendenteak Udal Jauregian harrera egin zion.
2009/05/25
'Palmirako erregina', 'basamortuko Mata-Haria', 'Arabiako Lawrence-en maitalea', horietxek dira bere garaian Marga d'Anduraini bota zizkiotenak , emakume aske eta abenturazale hau definitu nahian. Berak baina, ez zuen besteen iritziek bere bizitza molda zezaten utzi. Baionan jaioa 1893an, Pierre D'Andurain lehengusuarekin ezkondu zen. Sirian Palmiran Zenobia Hotelaren jabe izan zen, ingelesen espioia eta Mekan sartzen zen lehen emakumea izaten saiatzeagatik harrikatuta hiltzeko arriskuan egon zen. Orain, gaztelaniaz idazten duen Cristina Morató kazetari katalanak bere azken lana eskaini dio: 'Gatibu Arabian. Marga d'Andurain kondesa, espioi eta Ekialde Hurbilean abenturazalearen bizi harrigarria' ('Cautiva en Arabia. La extraordinaria vida de la condesa Marga d'Andurain, espía y aventurera en Oriente Próximo', Plaza & Janés argitaletxea).
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus