2012/09/12

Sortu zeneko 16. urteurrena ospatu zuen joan den ostiralean Resistencia hirian Kotoiaren Lurra Chacoko probintzia argentinarreko euskal etxeak. Ospakizuna hiriburuko Don Bosco eskolan egin zen eta ehundik gora gonbidatu bildu ziren, tartean bertan presentzia daukaten beste zenbait gizataldetako elkarteen ordezkariak. Ekitaldian Kotoiaren Lurra-ko dantzari gaztetxoen taldeak euren dantzetako batzuk oparitu zizkieten bildutakoei, Andrea Tamer zuzendari, txalo zaparrada eta esku-zarta handien artean.
Gehiago irakurri...
2012/09/12

Chacabucotik, Mikel Ezkerro, euskal-argentinar historiaz aditua den hitzaldi-emaileak joan den abuztuan Buenos Aires probintziako herri honetara egin zuen bisita eta hitzaldiaz mintzatu zaizkigu, Chacabucoko Peña Amigos de los Vascos delako kultur taldeak gonbidatuta iritsi baitzen Ezkerro bertara abuztuaren 20ean. Antolatzaileek harrera polita egin zioten, eta herriko tren geltokiaren aurrean daukaten egoitzara eraman zuten, hitzaldia eman eta aldi berean taldeko dantzariek eta abesbatzak euskal kantu eta dantzez ohora zezaten. Chacabucoko euskal istorioak aipatuta, Damaso Inza euskaltzain eta euskal idazlearen bertako istorio ere azaleratu zen, zenbait aldiz bisitatu baitzuen herria Txilen bizi zen artean 1936tik 1968ra bitartean, ahaideak baitzituen Chacabucon.
Gehiago irakurri...
2012/09/12

Hirugarren urtez jarraian Sydneyko Gure Txoko elkarteak ateak zabal zabalik jarri zituen elkarteko lagun katalanei ongi etorria egin eta elkarrekin Diadaren eguna, Kataluniako jai nazionala, ospatzeko. Iragan igandean egin zuten festa, nahiz eta, berez, Diada atzo asteartea ospatu zen Katalunian. Iaz bezala, giro bikaina izan zuen jaiak eta elkartea jendez lepo bete zen (bazkarirako tiketak agortuta zeuden aspalditik). Vilaweb albistari digitala bezalako komunikabide katalanetan ere izan du oihartzuna Sydneyko jaiak.
Gehiago irakurri...
2012/09/11

45. urteurrena ari da ospatzen aurten Chino Basque Club euskal etxe kaliforniarra eta, hori dela eta, jarduera bereziak egin ziren elkartearen Urteroko Piknikean. Iraileko lehen asteburuan egin zen jaia eta pilota partidekin eta dantzaldi batekin abiatu zen festa larunbatean. Igandean dantza erakustaldiak egin zituzten euskal etxeko taldeek, eta BBQ edo erreki bazkaria egin zuten elkarteko kideek eta gonbidatuek. Gauean, dantzaldia egin zen Kantuz talde baxenabartarrarekin. Chino Basque Club-eko John Ysursak asteburuko kronikatxoa egin du guretzat.
Gehiago irakurri...
2012/09/11

Estatu Batuetako luzemetraietan eta telesailetan euskal inmigranteek duten irudia aztertzen ari da azken bi urtetan Oscar Alvarez Gila historialaria eta orohar lau estereotipotan laburbiltzen direla ondorioztatu du: "artzainak, ardogileak, pilotariak eta terroristak". Dagoeneko ehun filme, telesail eta tv-movie ikertu ditu Diasporan eta Ameriketarako euskal emigrazioan aditua den EHUko Historia katedradunak eta, ikerketa oraindik bukatu ez duen arren, iragan ostiralean emaitza batzuk aurreratu zituen San Frantziskoko Basque Cultural Center-en egin zuen aurkezpenean.
Gehiago irakurri...
2012/09/10

Montxo Armendariz zuzendari nafarraren 'Secretos del Corazón' filmak estreinatuko du bihar asteartea Buenos Airesen, Argentinako Kongresuaren Liburutegian, 'Universidad Vasca de Verano' (UVV, Udako Euskal Unibertsitatea) delako erakunde euskal-argentinarrak eraturik eta Carlos Gabilondo irakaslearen eskutik urriaren 2a bitartean garatuko den euskal zinema mintegia. Saioetako azkenarekin batera, UVVk urtero bere ikasleen lanak bilduz kaleratzen duen liburuaren 2012ko edizioa aurkeztuko du eta 2009an sortu zenetik orain arte plazaratu dituen aleekin batera kopiak utziko ditu Kongresuaren Liburutegian.
Gehiago irakurri...
2012/09/10
![Harria gezurrezkoa izanik ere, bazkideek adi-adi entzun zituzten altxatzeko teknikei buruzko azalpenak land Basque Club-aren piknikean (argazkia RIEE)]](https://www.euskalkultura.eus/fitxategiak/irudiak/solteak/2012/09/mini_rhodeislandpicnic2012harriarekin-ha.jpg)
"Harria" egurrezkoa zen eta egiaz dezente gutxiago pisatzen zuen, baina Rhode Island Basque Club-eko urteroko jaiko unerik dibertigarrienetako bat izan zen eta harrijasotzaileen teknikak ikasteko baliatu zuten bazkideek. Iragan abuztuaren 25ean egin zen Euskal Piknika, eta elkartekide asko bildu ziren bertara. Giroa, eguraldia bezala, bikaina izan zen. Bertan parte hartu zuten baita ere Euskal Gizatalde eta Herritarrentzako zuzendaritzako Iñaki Goikoetxea eta Mayte Galardi bekadunek. Jarraian billtzen dugun argazki sorta argitaratu du elkarteak sarean.
Gehiago irakurri...
2012/09/10

Chivilcoyko Beti Aurrera euskal etxe argentinarrak, joan den ostiralean bere egoitzan eginiko ekitaldi batean, SADE idazle argentinarren elkartearekin batera deitu zuen Gernikako Arbola literatur sari nazionalen irabazleen izenak adierazi zituen. Bi elkarteetako lehendakariak buru izan ziren saioan, lehenengo hiru sarituen eta aipamen berezia lortutakoen berri eman eta sariak banatu ziren. Luciano Germán López, San Luis probintziako La Punta-tik partaide izan denak bereganatu du lehenengo saria. Bigarrena, La Platako José Luis Visconti izan da, eta hirugarrena Jairo Zanetti, Entre Ríos probintziako San Jose-koa.
Gehiago irakurri...
2012/09/10

Gurea 2012 egitasmoaren barruan, Eusko Jaurlaritzako Euskal Gizatalde eta Herritarrentzako Zuzendaritzako bi lizentziatu bekadun, Iñaki Goikoetxea eta Mayte Galardi, AEBetan ibili dira abuztuan euskal kultur lantegiak ematen. Colorado, Chino eta Rhode Island-eko euskal etxeetan izan dira eta, bertatik bueltan, bizitakoaren kronika elkarbanatu dute EuskalKultura.com-ekin. Kaliforniako autoetan 'Thank God I'm Basque' (Jainkoari eskerrak euskalduna naiz) lelodun matrikulak ikusteak eragin dien harriduraz gain, AEBetako euskaldunek euskal kultura gordetzen egiten duten ahaleginak inpresiopetu ditu.
Gehiago irakurri...
2012/09/07

EuskalKultura.com-ek, zozketarik gabe eta zuzenean, bi txartel oparituko dizkio bere Donostiako bulegora lehenengo deitzen duen irakurleari. Gogoratu 'Jose Mendiague' pastorala bihar larunbata emanen duela Arrokiagako Herriak Hazparnen, Mendiague Diasporako bertsolari eta euskaltzale handiaren herrrian. Antolatzaileak bi sarrera banatu nahi izan dizkiete EuskalKultura.com-eko irakurleei eta politesia horri esker, lehenengo deitzen duen irakurleak eskuratuko ditu bi sarrerak. Badakizu, hartu oraintxe telefonoa eta deitu gurera: 943-504477 telefonora. Izan lehena, zorte on eta ongi pasa pastoralean!
Gehiago irakurri...