2012/09/17

Bisita egin dute joan den astean Txilera Guillermo Echenique Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta Ainhoa Alday Kanpo Harremanetarako zuzendariak, Euskadiren bertako ordezkari Ana Urchueguiak lagunduta, eta parte hartu dute Salvador Allende presidente zenari bere heriotzaren 39. urteurrenean eskainitako omenaldian, Isabel Allende senatariak eta presidentearen izena daraman fundazioak gonbidatuta. Bidaia berean euskal jatorriko enpresari txiletarrak biltzen dituen Emprebask elkartearekin bildu, eta ondoren Santiagoko Eusko Etxearekin --aurten mendeurrena ari da ospatzen-- eta Colectividad Vasca de Chile izena duen euskal etxe gaztekoekin --2010eko maiatzan onetsitakoa da-- eta segidan Viña del Marren egoitza duen Viña-Valparaisoko Eusko Etxera joan ziren, aste hondarrean Buenos Aires aldera abiatu aurretik.
Gehiago irakurri...
2012/09/17

Aurreko edizioetan kale egin ostean, iragan irailaren 15ean Caracaseko Eusko Etxeak elkarteko gazteek --eta helduxeagoek ere-- gehien maite duten jaietako bat ospatu zuen: San Antolinak. Arrazoia zera da, Lekeition egiten den bezala, egun honetan Antzar Jokoa egiten dutela Eusko Etxean. Aurten ere elkarteko bazkide askok parte hartu zuten jokoan, Eusko Etxeko piszinaren gainean jarri zuten sokatik zintzilika, nork gehiago iraungo. Eusko Etxeko presidente Pedro Arriagak eguneko argazki hauek helarazi dizkigu.
Gehiago irakurri...
2012/09/17

Euskal Herriari buruzko hitzaldi batekin hasiko da gaur goizean Tremembé-ko Kultura Etxean, Sao Paulo Hiri Handiko parte den barruti honetan, II. Aste Euskal-Brasildarra, bertan egoitza duen Eusko-Brasildar Etxea gazteak antolatuta. Programak biltzen dituen proposamenen artean daude, besteak beste, hitzaldiak, bisitak eskoletara Euskal Herria eta euskal kultura aipagai, musika eta koru arloko kontzertuak eta baita mus txapelketa bat eta Sao Pauloko kardinalak emango duen meza bat ere, katedralean, euskarako kantuz hornitua. Euskal komunitateak iaz egindako ahaleginari eutsi dio eta, oztopak gaindituz, bere onena eman du egitaraua gauzatzen, komunitate orokorraren partaidetza bilatuz. Ekitaldiak igande eguerdian bukatuko dira, herrialdean ohikoa den 'feijoada' izeneko bazkari herrikoia tarteko.
Gehiago irakurri...
2012/09/17

Irailaren 6ean Posadaseko Euskal Jatorri elkarteko ordezkaritza bat Oberá hirian izan zen, Immigranteen Eguneko ospakizunetan parte hartzeko. Egun horretan, gainera, elkarteko sortzaile izan zen Maria Isabel Beitia bazkideak omenaldia jaso zuen, Argentinan daramatzan 50 urteak direla eta. Horrez gain, Euskal Jatorriren ordezkaritzak Oberako Kolektibitateen Desfilean parte hartu du aurten ere.
Gehiago irakurri...
2012/09/14

Arrecifesceko Mariana Domine, Maral taldeko kantaria, eta bere ahizpa Estefania bidaia antolatzen ari dira Euskal Herrira, eta arbasoen lurra ezagutu nahi duten euskal-argentinar talde mardula batu zaie dagoeneko. Bidaiariak 2013ko maiatzean helduko dira Bilbora, Buenos Airesetik, eta bi astetan Euskal Herriko txoko eta bazterrak ezagutzeko aukera izango dute: Bilbo, Gernika, Elorrio, Donostia, Arantzazu, Hondarribi eta Miarritze izango dira horietako batzuk. Bost leku baino ez dira gelditzen, parte hartu nahi baduzu eman izena lehenbailehen!
Gehiago irakurri...
2012/09/14

Gonbidatu berezia izan zen Ibai Txori Euskal Etxea, Concepcion del Uruguay-koa, Mondragon Unibertsitateak (MU) eta Entre Rios-ko Unibertsitate Nazionalak (UNER) sinatu zuten lankidetza hitzarmenaren aurkezpenean. Ekitaldia iragan irailaren 8an egin zen Concepcion del Uruguay-n eta Mondragon Unibertsitatearen ordezkari gisa Luxio Ugarte, euskal ikastetxe horretako Nazioarteko Koordinatzailea, izan zen bertan. Bi unibertsitateek ikerketa proiektuak eta ikasle eta irakasleen trukeak sustatuko dituzte elkarrekin.
Gehiago irakurri...
2012/09/13

Patagoniako Viedma eta Carmen de Patagones herrietako euskaldunen biltzaile den Centro Vasco Beti Aurrera Aberri Etxea delako euskal etxeak, elkarteko araudiak esandakoari jarraiki, bere Ohiko Batzar Nagusia egin du, beste zenbait punturen artean Zuzendaritza Batzordea berrituz; ondorioz, epe berrirako, Isabel del Carmen Labiano lehendakari, batzordekide arituko dira Sonia Beatriz Gastaminza, idazkari; Mario Fabián Azcárate, diruzain; eta Mariana Ansola, Delia Beatriz Etchegaray eta Susana Salvarredi, batzordekide soil, beste izen eta kargu zenbaiten artean.
Gehiago irakurri...
2012/09/13

Aurten ere Eskualdunen Biltzarra elkarteak Bordelen ospatuko diren Ondarearen Egunen jaiarekin bat egingo du eta hainbat ekitaldi antolatu ditu asteburu honetan, bordelesei euskal kulturaz gozatzeko aukera emateko. Larunbat eta igandean, adibidez, euskal produktuen postua jarriko du euskal etxeak, Idoki produktore elkartearen babesarekin. Horrez gain musika, pilota partidak, afari herrikoia eta beste zenbait ekitaldi egingo ditu Biltzarrak.
Gehiago irakurri...
2012/09/13

EuskalKultura.com-ek NABOk 2013rako argitaratu dituen hormarako sei egutegi zozketatuko ditu datorren astean bere irakurle eta lagunen artean. Parte hartzeko, nahikoa duzu gaur bertan email bat bidaltzea. "Celebrate + Educate = Perpetuate" lelopean ari da lanean Estatu Batuetako Renon 1973an jaio zen euskal etxe eta elkarteen biltzaile den erakunde hau, aurten, beraz 40 urte betetzen dituelarik. Horixe gogora ekartzen dute 2013rako osatu duten egutegian. Euskal Herriko eta Diasporako irudi koloredun ugari dakar egutegiak, baita euskal musikari eta kantarien berri ere. Zozketan parte hartzeko epea datorren asteazkenean, irailearen 19an bukatuko da eta emaitzak biharamunean jakin araziko ditugu.
Gehiago irakurri...
2012/09/13

Facebook sare sozial erraldoiak --900 milioi erabiltzaile hilero-- euskal diaspora aukeratu du bere atalik berriena abian jartzeko. Aukeratu, bai, enpresa Deustuko Unibertsitateko Pedro J. Oiarzabal historialariarekin harremanetan jarri eta sare sozialek munduko euskaldunen artean izan duten eraginari buruzko artikulua eskatu diolako. Oiarzabalek urteak daramatza Diaspora eta teknologia berrien arteko harremana aztertzen eta Facebook-ek gai honi buruz agertu duen interesarekin harritu egin dela azaldu dio EuskalKultura.com-i. Artikulua astelehenean argitaratu zen, ingelesez, baina aurki euskaraz ere plazaratuko da. "Eta hori eurek proposatu zuten zerbait da", azpimarratu du.
Gehiago irakurri...