euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Unibertsitateak abendura arte luzatuko den euskal kulturari buruzko mintegia abiatu zuen atzo

2012/09/04

Idurre Lekuona irakaslea, UNLPko Euskara eta Euskal Kultura irakurlea, izango da mintegiko bi irakasleetako bat (argazkia UNLP) La Platako Unibertsitate Nazionalak (UNPL) Euskal Historia, Kultura eta Hizkuntza Mintegia abiatu zuen atzo, Etxepare Euskal Institutua laguntzaile. Klaseak astean behin --astelehenero-- izango dira eta ikastaroa abenduaren 17a arte luzatuko da. Irakasleak Cesar Arrondo historialaria eta Idurre Lekuona UNPLko euskara irakurlea dira. Lekuonak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, mintegian Euskal Herriko kultura eta historia jorratuko dituzte batez ere, eta euskaren ikuspegi orokorra emango dute. Mintegia doakoa da.

Gehiago irakurri...


Azken orduak dituzu 'Euskera para dummies' liburuaren zozketan parte hartzeko: ez galdu aukera!

2012/09/04

Maitena Mugica (eskuinean) eta bere lagun Cecilia Lejarreta, Buenos Aires probintzia argentinarreko Tandilgoak biak, jaso zituzten uztaileko zozketako 'Euskera para dummies'en bi aleak (argazkia EuskalKultura.com) Gaur gaueko hamabietan, ordu kontinental europarrean, bukatuko da epea EuskalKultura.com egiten ari den 'Euskera para dummies' liburuaren zozketan parte hartzeko. Hiru dira zozketatuko diren aleak: bat parte hartzen duen harpidedunarentzat, bestea honek harpidetu duen lagunarentzat, eta hirugarrena, saridunak hautatutako euskal etxe, liburutegi edo euskara irakaslearentzat. Garaiz zaude, eta seguru liburua gustatuko zaizula, zuretzat edo lagunen bati oparitzeko!

Gehiago irakurri...


Diasporak zuzenean eta internetez segitu ahal izango du larunbatean Hazparneko Mendiague pastorala

2012/09/04

'José Mendiague' pastoralaren Arrokiagako bi emanaldiek jendetza polita bildu zuten Xiberoko herri honetara uztail hondar eta agorril hastapenean (argazkia Gaizka Iroz-Naiz.info) Arrokiaga Herri zuberotarrak 'José Mendiague' pastoralaren hirugarren eta azken emanaldi bat taularatuko du datorren larunbatean, Hazparnen, Zuberoatik kanpo, beraz, Mendiague hazi zen herri lapurtarrean. Euskal Herrian direnek izango dute bertara biltzeko aukera. Diasporari lotua den obra denez, ordea, antolatzaileek ahalegin berezia egin dute Diasporara ere hel dadin, eta asteburuko emanaldiaren irudiak eman eta internetez zabalduko dira, mundu osotik ikus ahal izan ditzaten, larunbat arratsaldetik hasi eta baita igandean ere. Honekin, erraztasuna eman nahi izan dute, euskal etxeetako euskara ikasleek eta talde euskaltzaleek taldeka bildu eta Mendiague eta pastoralaren inguruan bildu ahal izan ditezen, solasa ere sortuz gai hauei buruz.

Gehiago irakurri...


Cordobako Gure Txokoa euskal etxe argentinarreko Batzarrak Alejo Martin berrautatu du lehendakari

2012/09/04

Alejo Martin (bigarrena ezkerretik) eta beste zenbait kide Gure Txokoak antolatutako kontzertu batean, artxiboko argazki batean Cordoba probintzia argentinarreko hiriburuko Gure Txokoa Euskal Etxeak urteroko Batzar Nagusia egin zuen joan den asteburuan eta elkarteko Zuzendaritza Batzordea berritu zuen, besteak beste, bildutakoek agintaldi berri baterako hautatuz Alejo Martin lehendakari eta Juan Antonio Bengoechea,lehendakariorde; Maria del Carmen Errasquin, idazkari; Rita Gigena Romero, idazkariorde; Jorge Saenz, diruzain; eta Claudia Caballero diruzainorde batzordekide dituen arduradun taldea.

Gehiago irakurri...


Bihar abiatuko da Lazkaoko Maizpide barnetegian Gaztemundu 2012, euskararen irakaskuntza ardatz

2012/09/03

2011ko Gaztemunduko ikasleek EuskalKultura.com-eko irakurleak agurtzeko tartea egin zuten (argazkia EuskalKultura.com) Gaur bertan heldu dira Euskal Herrira aurtengo Gaztemundu programan parte hartuko duten Diasporako 16 lagunak eta bihartik aurrera euskararen irakaskuntzari buruzko ikastaroa egingo dute Lazkaoko Maizpide barnetegian. Parte-hartzaileak euskara irakasle dira Argentinako, Estatu Batuetako, Kolonbiako eta Uruguaiko euskal etxeetan eta ikastaro honen bidez jardun horretan aritzeko metodologian sakonduko dute, irailaren 14a arte. Horrez gain, aurtengo edizioak bigarren atal bat ere izango du: euskara hobetzeko barnetegia, irailaren 27a arte.

Gehiago irakurri...


Valparaisoko Eusko Etxeak Winnipeg ontzia gaur duela 73 urte bertara porturatu izana ospatuko du

2012/09/03

Txileko Euskal Abesbatza, garaiko argazki batean. Egun Txileko Euskal Abesbatza denaren sorburua Winnipeg-en zetozen zenbait euskaldunek, Ramon Muguruza buru, bidaian sortu zuten koralean datza hein batean (argazkia EEValparaiso) 73 urte betetzen dira gaur, 1939ko irailaren 3an Espainiako gerra zibila kari Francoren jazarkundetik ihesi zetozen bi mila errefuxiatutik gora Txileko Valparaisoko portura iritsi zirenetik, geroztik historian izen propioa hartua duen Winnipeg ontzi mitikoan porturaturik Txileko Bosgarren Erregiora. Euskaldunak ere bazetozen ontzian eta Txileko euskal komunitateak besoak zabalik hartu zituen, gehienak berehala adopziozko herrialde berriko zenbait arlotara eta bertako euskal komunitate eta ekimenetara bildu zirelarik. Valparaisoko Eusko Etxeak datorren larunbatean gogoratuko du urteurrena, elkartearen egoitzan, besteak beste 'Winnipeg, itsasaldi solidarioa' dokumental frantsesa eskainiz.

Gehiago irakurri...


Euskal etxeen partaidetza areagotuz burutu zen 2012ko ‘Buenos Aires ospatzen du’ jaialdia

2012/09/03

Buruhandiak eta erraldoiak, 2012ko 'Buenos Airesek ospatzen du' jaialdiaren nobedadea (argazkia L. Nobile) Euskal Herriko kultura eta jai giroa Buenos Aireseko jendearengana hurreratzea du helburu nagusi ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospatzen du’ ekimenak. Eta ondo baino hobeto bete zuen xede hori Argentinako euskal gizataldeak abuztuaren 26an burututako jaian. Egun osoan zehar, hiriburuko bizilagunek aukera polita izan zuten Mayo Etorbidean hizkuntza, historia, kirola, musika, dantza eta sukaldaritza bide, Euskal Herriko moldeetara hurbiltzeko. Laurak Bat euskal etxea antolatzaile eta Argentinako hainbat euskal elkarte lagun, arrakasta handiz gauzatu zen hiriburuko udalak kudeatzen duen ‘Buenos Aires Celebra’k Euskal Herriari eskaintzen dion bigarren edizioa.

Gehiago irakurri...


Iñaki Ruiz Cuesta, Euskadiren Mexikoko Ordezkari izan zena hil da Cuernavacan bihotzekoak jota

2012/09/03

Iñaki Ruiz Cuesta (argazkia EuskalKultura.com)

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berrituta, laugarren urtea hasiko du Hector Altamirak Saladilloko Euskal Etxeko lehendakari

2012/09/03

Hector Eduardo Altamirak bere laugarren urtea hasi du Saladilloko 'Itxaropen' Euskal Etxeko lehendakari legez (argazkia ABC-Saladillo) Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak, Argentinako Buenos Aires Probintzian, abuztuko azken larunbatean, 25ean, berritu zuen elkarteko Zuzendaritza Batzordea eta hori eginik laugarren urtea hasiko du EEko lehendakari den Hector Eduardo Altamirak euskal etxeko arduradun goren gisa. Altamirarekin batera arituko dira batzordekide Alfredo Elizagaray, lehendakariorde; Maria Silvina Bordenave, idazkari; Sara Silvina Rondeau, idazkariorde; Paulina Ignacia Lorda, diruzain; eta Barbara Ugartemendia, duruzainorde, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Shanghaiko Euskal Etxeak bat egingo du Bilboko Aste Nagusiarekin, 'Marijaia festa' eta txosnak antolatuz Kunsha-n

2012/08/21

Shanghaiko Euskal Etxeak Kunshan-en antolatutako 'Gure Mari Jaia 2012' jaiaren diseinu eta kartela Bilboko Aste Nagusian parte hartu-zale bazara eta aurten sasoin honetan Txinako lurretan bazabiltza, ez zaitez gehiegi larritu Shanghaiko Euskal Etxeko lagunek zugan pentsatu eta Marijaia festa antolatu baitute datorren larunbatean, euskaldunak, txinatarrak eta euren lagunak oro gonbidaturik Kunshan-go euskal eremuan egingo duten jaira, txosnak, musika, giroa eta bilbotar festa gogoa nagusi.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia