euskal diaspora eta kultura

2013/05/07
Buenos Aires probintziako Rauch-eko Gure Txokoa euskal etxeak antolaturik Euskal Herriko elikadurari buruzko mintzaldia burutu zen herriko Kultur Etxean. Ekintza honekin euskal kultura zabaltzea helburu duen urteko programa abiatu zuten. Maite Salsamendik emandako mintzaldiarekin batera, euskal dantzak ere taularatu ziren. Madalen Ibargoyen-ek zuzentzen duen taldeak zenbait pieza tradizional jendaurretu zituen.
2013/05/06
Sao Pauloko Eusko Alkartasuna elkarteak giro ederrean gozatu zuen 2013ko Aberri Egunaz, Gernika Kutun egoitzan egin zen jaiari esker. Eraikinaren lorategi ederra baliatu zuten elkarteko kideek, lagunarteko bazkari ederra egiteko bertan bildu ziren ia ehun gonbidatuekin. Bazkalostean, elkarteak omenaldia egin zion Mentxu Lizarzaburu bazkideari. Eusko Alkartasunaren sortzaileetako baten alaba da Mentxu, eta urte askotan elkarteko kolaboratzaile kementsu eta gogotsua izan da.
2013/05/06
Urteroko bere Batzar Nagusia egin du Argentinako Pehuajó-n, Buenos Aires probintzia barnealdean, bertako Etxe-Alai Euskal Etxeak. 2013-14 eperako Zuzendaritza Batzordeko buru Liliana Ustarroz izango da eta batzordekide izango ditu, besteak beste, Nely Beatriz Alcorta, lehendakariorde; Nicolas Bazán, idazkari eta Maria Elida Oroz, diruzain.
2013/05/06
Etxepare Institutuak Hungarian sustatzen duen Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzak antolatuta, iragan larunbatean Euskal Astea abiatu zuten Budapesten. Inaugurazio ekitaldian musika izan zen protagonista, euskal doinuak eta hungariar tradizioa uztartu zituen kontzertu eta dantza saio batekin. Gaurtik eta ostirala bitartean, jardunaldion baitan Euskal Herrian egindako lau film ikusteko aukera izango dute hungariarrek: "Blancanieves", "Los amantes del Círculo Polar", "Gazta zati bat" eta "Kutxidazu bidea, Ixabel".
2013/05/06
Txile, Argentina, Uruguai eta Brasilgo euskal kolektibitatearekin elkartzeko egindako bidaian, Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean izan zen Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria. Sara Pagola ordezkariarekin batera burututako biran Zazpirak Bat-en egoitza ez ezik, Gernika Plaza ere bisitatu zuten Euskadiko mandatariek. Aktibitate handiko azken egun hauetan, gainera, beste ekimen batzuk gauzatu ziren Rosarioko euskal etxean, hala nola, San Prudentzio, Gernikako Bonbardaketaren urtemuga eta Aberri Eguna.
2013/05/03
2013/05/03
Logo berria aukeratzeko lehiaketa deitu zuen apirilean Boiseko Euzkaldunak elkarteak eta, orain, parte hartzeko epea egun gutxi barru amaituko dela gogorarazi nahi diegu gure irakurleei. Boiseko euskal etxeko logo berriaren sortzailea izan nahi duenak asteazkena arte du epea proposamenak bidaltzeko. Irabazleak 150 dolarreko saria jasotzeaz gain, bere diseinua euskal etxearen webgunean, karteletan eta afitxetan ikusteko ohorea izango du.
2013/05/03
Ekintza gastronomiko bikoitza burutuko da gaur gauean La Platan, bertako Lazkao jatetxean. Batetik, ‘Berissoko zaporeak’ liburua aurkeztuko du Stella Loholaberry egileak tabernako arduradunak gonbidaturik. Baina segidan liburura biltzen diren Euskal Herriko errezeta batzuk prestatuko dira afarian dastatzeko. Gogora dezagun Stella Loholaberry-ren eta Antonio Ortiz-en ‘Berissoko zaporeak’ birrtan argitaratu dela -2002an eta 2012an- eta hamar urte hauetan bi sari jaso dituela dagoeneko.
2013/05/03
Apirilaren hondarrean Gernikaren Bonbardaketaren 76. urteurrena munduko euskal etxeetan barrena gogoratu zen, nazien hegazkinek suntsitu zuten herriko biktimen oroimenez egin ziren ekitaldiei esker. Asko eta asko Argentinan egin ziren --artikulu bereiziki batean jasoko ditugu-- baina beste hainbat ere egin dira, tartean, esaterako, Alemanian, Kolonbian eta Uruguaien.
2013/05/02
Hemen da jada AEBetako euskal etxeen picnic-en sasoia: larunbat honetan hasiko da, Fresno Basque Club elkarteko 36. Euskal Jaialdiarekin. Datozen hilabeteetan Estatu Batuetako txoko guztietara helduko dira jaialdiak, urriaren amaiera arte luzatuko den egutegian. Aurten egingo diren ekitaldien artean aipagarriak dira, besteak beste, Elkoko Basque Festival-a (uztailaren 5etik 7ra), NABOren bilkurarekin egingo dena; Kantari Eguna, abuztuaren 10ean Gardnerville-n; eta New Yorkeko Euzko Etxearen Mendeurreneko Gala, urriaren 13an.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus