2013/02/19

Gure irakurleei gogorarazi nahi diegu oraindik garaiz direla 2013 urterako euskal etxeentzako laguntzak eskatzeko, eta baita ere tarte berean Diasporan egoera larrian dauden pertsonentzako laguntzak eskatzeko. Bi deialdien eskabideak aurkezteko epea hil honen bukaeran itxiko da, otsailaren 28an, zehazki. Jarraian deialdiei buruzko informazio gehiago eta eskabideak aurkezteko beharrezkoak diren imprimakien loturak bildu ditugu.
Gehiago irakurri...
2013/02/18

Argazki mordoa bidali dizkiguzue zuentzako prest geneukan Canon argazki kameraren zozketan parte hartzeko. 130 argazki! Oso ederrak guztiak, bilduma polita osatu dugu. Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik eta euskal kultura munduan zehar nola bizi den erakusten eta zabaltzen laguntzeagatik! Azkenean, La Platako (Argentina) Maitena Etcheverry suertatu da garaile. Zorionak! Goza ezazu!
Gehiago irakurri...
2013/02/18

Santa Ageda bezperan kantuan ateratzeko ohiturak euskal diasporan jarraitzaile gogotsuak ditu; horren adibide dira Boiseko eta Madrileko euskal etxeak, hitzordua urtero betetzen dute eta. Aurten ere ibili ziren, bai, Boiseko euskaldunak hiri estatubatuarrean etxerik etxe kantuan; oraingoan Kataluniako lagun batzuen partaidetzarekin. Boisen gainera, harrobia sendo dator, eta Ikastolako neska-mutilek ere egin zuten kantalditxoa. Bestalde, Madrilen, urtero legez euskal etxeko talde handi bat Espainiako hiriburuko Plaza Nagusian kantuan aritu zen. Sarean bideoa jarri dute.
Gehiago irakurri...
2013/02/18

Coronel Pringleseko euskal etxea izango da datorren otsailaren 23an euskal bitxigintza erakusketaren egoitza. Erakusketariak Lapridako bitxigintza tailer kontzeptualeko ikasleak izango dira eta 2012an Silvia Azpiazu irakaslearen eskutik egindako piezak jarriko dituzte ikusgai. Esposizioaren baitan Cnel. Pringleseko Eusko Alaia abesbatzako Marta Lazartek kanta batzuk eskainiko dizkio publikoari. Etorkizunari begira, Silvia Azpiazu-ren taldeak erakustaldi kolektibo bat antolatuko du Tres Arroyos hirian ikurrinaren egunean, uztailaren 14an, hain zuzen.
Gehiago irakurri...
2013/02/18

'Mundu guztia Alta Gracian' bertako Gizataldeen Jaiaren leloa baino gehiago da. Izan ere, ahalegin handia egiten dute herriko udalak eta jendeak metafora egiazki gauza dadin. Izan ere Alta Graciako eta eskualde osoko kolektibitateak oro gonbidatuta daude urtero jaialdi honetan parte hartzera, bakoitza bere altxor preziatu eta berezkoenekin ager dadin, musika eta dantzak, jantzi eta banderak, janariak eta usainak tartean. Euskal kolektibitatea ere elkarretaratze erraldoi honen protagonista izan da eta, Cordoba hiriburuko Gure Etxea Euskal Etxeko dantzariak ordezkari, bere egin zuen jaialdiko oholtza nagusian.
Gehiago irakurri...
2013/02/15

Euskomedia Fundazioaren 3digitala.com webguneak Euskal Herriko argazki bilduma zabala eskaintzen du: zehazki, 43.783 irudi, une honetan. Artxibo zabal honetan ikusmiratzeak euskal paisaietan, historian eta kultur ondarean barrena bidaia birtuala egiteko aukera eskaintzen du, mundu osoko erabiltzaileen eskura. Horrez gain, argazki bat bereziki atsegin dutenentzako irudia erosi eta inprimatzeko aukera ere ematen du webguneak.
Gehiago irakurri...
2013/02/15

Lanak 200 bat orri izango ditu eta ardatz kronologikoari jarraituko dio. Material osagarri anitz ere ekarriko omen du, tartean eranskin dokumentala eta argazki ugari. Argentinako EAJ-PNVren historiari buruzko liburua urtearen erdi aldera egongo da prest eta aurkezpenari dagokionez, egilearen asmoa, lehenengo aurkezpena azaroan egitea da, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, Bilbon; ondoren Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Baionan egiteko eta, agian, baita Durangoko Liburu Azokan ere. Argentinako aurkezpena, Buenos Airesko Liburu Azokaren baitan litzateke, 2014an.
Gehiago irakurri...
2013/02/15

Mara Mara enpresak iragan abenduan jarri zuen abian Mintzanet.net plataforma, Donostiako Udalaren, Topagunearen eta Etxepareren babesarekin. Hiru hilabete hauetan dagoeneko euskara praktikatzeko 900 saiotik gora egin dira bertan, batzuk Argentina, Kolonbia, AEB, Txile, Australia eta Ingalaterratik. Mintzanet-ek euskera ikasi nahi duten erabiltzaileak eta euskaraz berbaldia egiteko prest diren euskaldunzaharrak harremanetan jartzen ditu, Skype sistema bitartez. Parte hartu nahi duzu? Anima zaitez, oso erraza da eta!
Gehiago irakurri...
2013/02/14

Euskal Herrian eta euskaldunen artean San Balendin egunak ez du oihartzun handirik izaten --euskaldunek nahiago dituzte beste santu batzuk antza: Fermin, Sebastian, Inazio, Xabier, Prudentzio...-- baina EuskalKultura.com-ek egunaren aitzakia baliatu nahi du eta gure irakurleei piropoak --edo hotz goxoak, hala hobesten baduzu-- euskaraz botatzeko proposamena egin. Ez hori bakarrik: jarraian, handik eta hemendik bildu dugun euskal piropoen zerrendatxo labur bat osatu dugu.
Gehiago irakurri...
2013/02/14

Harrera ona izan du Mexikon UNAM unibertsitatean abiatu berri den euskal internazionalizazio prozesuari buruzko ikastaroak eta Administrazio eta Kontabilitate Fakultateko 24 ikaslek izena eman dute bertan. Ikastaroaren antolatzaile dira Emprebask Mexiko euskal enpresarien elkartea eta Euskadiko Ordezkaritza. Ikastaroaren ezaugarri berritzaileetako bat da elkarteko enpresariak izango direla irakasle, eta horrela ikasleek enpresa munduko adibide errealekin ikasi ahalko dutela.
Gehiago irakurri...