2013/02/26

Eusko Jaurlaritzaren gaur goizeko Gobernu Kontseiluak Sara Pagola Aizpiri elgoibartarra izendatu du Euskadiko ordezkari berri Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairako. Pagolak Argentina ondo ezagutzen du, izan ere 1997tik 1999ra Instituto de Calidad Alimentaria Vasco-Argentino erakundea abian jarri zuen Buenos Airesen. ELIKA Fundazioa elikagaien segurtasunaren inguruko institutuaren zuzendaria izan da eta 2011tik 2012ra Cristobal Balenciaga Fundazioko gerentea izan zen.
Gehiago irakurri...
2013/02/26

Etxepare Euskal Institutuak eta Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak indarrak batu egin dituzte Oier Araolazak idatzitako "Euskal Dantza" dibulgazio liburua euskaraz, frantsesez eta ingelesez eskaintzeko. Etxeparek iaz argitaratu zuen lana, Euskal Kultura sailaren barruan, baina ordukoa euskara-gaztelania-ingelesa bertsio hirueleduna zen. EKEren lankidetzarekin liburua frantsera itzuli da. Datozen hilabeteetan Euskal Kultura saileko beste zenbait lan ere argitaratuko dira frantsesez.
Gehiago irakurri...
2013/02/26

Apirilaren 13 eta 14an emango dio hasiera Villa Mercedeseko 'Camerata de la Luna' koralak 2013ko kontzertu zikloari. Villa Mercedes eta San Luis hirietan burutuko diren lehenengo errezital hauetan Johann Sebastian Bach-en ‘Actus Tragicus- BWV 106’ kantata eskainiko du abesbatzak, Francisco Mensa eta Pablo Eggartee zuzendari. Eskaintza oparoa luzatuko dute Camerataren lagunek urte osoan eta horretarako gogor ari dira jadanik entseatzen. Hala ere, hori ez da taldekideen eginkizun bakarra. Urtarrilean teknika tailer bat burutu dute Villa Mercedesko Euskal Etxearen egoitzan.
Gehiago irakurri...
2013/02/26

Anboto.org aldizkariak elkarrizketa egin dio Irune Sanchez berriztarrari. Irune Boiseko Ikastolako irakaslea da: 2008an hasi zen bertan haurrei eskolak ematen, eta kanpoan tarte bat egin ostean, aurten berriz ere bueltatu da. Elkarrizketan onartzen du gustura dabilela Boisen: euskal kultura modu berezian bizi duten ingurune horretan bere saltsan bizi dela dio. Esaterako, duela gutxi Boiseko ikastolako umeekin Sanblasetako opilak egiten aritu zen. Jarraian, Anboto.org webgunean argitaratu den elkarrizketaren lehen partea ekarri dugu geurera.
Gehiago irakurri...
2013/02/25

“Korrika 18ren elastiko bat nahi dut! Zer egin behar dut?” Oso erraza da: bidali zure datuak (izen abizenak, helbidea, telefonoa eta elastiko neurria*) info@euskalkultura.com helbidera, mezuaren gaian “Korrikako elastikoa” ipinita, eta zuretzat izan daiteke Korrika 18ren elastiko dotore-dotorea! Gure AEK-ko lagunek hamar eskaini dizkigute zuen artean zozketatzeko. Martxoaren 3a, igandea, (23:59ak, Euskal Herriko ordua) da parte hartzeko azken eguna. Ez utzi azken momenturako eta mugi!
Gehiago irakurri...
2013/02/25

Jaozera aldizkariaren bidez izan dugu istorioaren berri: urtero legez San Francisco Javier elkarte venezuelarreko kideek El Paramo herrira bidaia egin dute eta bertan odontologia eta pediatria kontsulta jarri dute, doan, herriko biztanleentzat. Duela 50 urte Meridako San Jose eskolako gazteak zeramatzan hegazkin batek istripua izan zuen mendi hauetan, eta El Paramoko biztanleek gorpuak berreskuratzen lagundu zuten. Duela 28 urte sortu zuen elkartea ikastolako ikasle izan zen Jon San Juan Echevarrietak, herritarrei osasun arloko laguntza harengatik esker ona adierazteko.
Gehiago irakurri...
2013/02/25

Kepa Acero surflariak aspaldiko ametsa bete zuen eta Antartikan surfeatu zuen berriki, pinguino artean, "Bost itsaso" proiektuaren barruan. Acerok Pakea Bizkaia belaontziaren bidaiarekin bat egin zuen, Antartikako azken etapa honetan. Ondoren ontziak Euskal Herrirako bidea hartu zuen, baina azken geldiadi bat egin zuen amerikar lurretan: Montevideon, hain zuzen ere. Han, Haize Hegoa euskal etxeko bazkideek harrera abegitsua egin zieten euskal marinelei, hiria erakutsi eta etxean bezala hartu zituzten.
Gehiago irakurri...
2013/02/25

Bere X. urteurrena bete du Argentinako Lapridan, bertako euskal etxearen baitan lanean ari den Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneak. Testuinguru horretan egin du otsailaren 11an bere bazkideen urteroko bilkura nagusia eta aurkeztu du Argentinan ‘Guregandik’ urtekariaren ale berria, zortzigarrena, aurretik Txile eta Euskal Herriko hainbat kultur erakundetan banatu ostean. Ekitaldi berean, eta urtemugaren egitarauaren barne, kide duen Aitor Pescador Medrano irakasleak hitzaldia eskaini zuen, elkarretaratzea senidetasun afari batekin bururatzeko.
Gehiago irakurri...
2013/02/22

Euskal Kultur Erakundeak sorkuntza sustatzeko Hogei'ta egitasmoaren barruan deialdi berria egin du: kasu honetan, musika eta irudia erabiliz euskal kultura eta euskara berrintepretatzen duen proiektu batlagunduko du elkarteak, gehienez 13.000 euroz. Deialdian EKEk Iparraldeko zein Hegoaldeko kultur erakunde ezagunen sostengua du. Euskal Herriko, Diasporako zein nazioarteko artistek parte har dezakete, EKEk EuskalKultura.com-i baieztatu dionez. Proposamenak euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz edo ingelesez bidal daitezke. Hautagaitzak aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko da.
Gehiago irakurri...
2013/02/22

Bihar aurkeztuko da Bartzelonan "Som com moros dins la boira?", Joseba Sarrionandia idazle iurretarraren "Moroak gara behelaino artean?" saiakeraren katalanezko bertsioa, Pol·len argitaletxe katalana argitaldari. Saiakerak Literaturako Euskadi saria lortu zuen 2011ean eta Pol·leni argitaletxekoei interesgarria iruditu zitzaien lana katalanera itzultzea. Aurkezpena bihar larunbata egingo da, Bartzelonako Centre de Cultura Contemporània-n (CCCB).
Gehiago irakurri...