euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ertza euskal taldea Grezia eta Frantziara, 2007a Peru, El Salvador, Costa Rica, Mexiko eta Errusian bukatu ostean

2008/02/04

Asier Zabaleta, Ertza taldeko koreografoa Ertza dantza garaikide taldea nazioartean ibilbide arrakastatsua egiten ari da aspaldion eta datorren martxoan ere Europako beste puntan ariko da, emanaldia eskainiz Atenasen, (Grezia) eta ondoren Dijonen (Frantzia). Asier Zabaleta dantzari eta koreografoak zuzentzen duen talde honek sasoi onean bukatu zuen 2007a ere, 'EGO-tik' lana Peru, El Salvador, Costa Rica, Mexiko eta Errusian aurkeztuz itxi baitzuen urtea.

Gehiago irakurri...


400 lider ekonomiko eta sozialek babestu zuten Bilbon Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia berria

2008/02/03

Ibarretxe Innobasqueren aurkezpenean Sei hilabete ere pasa ez direla lehenengo urrats publikoak eman zituenetik, joan den ostegunean egin zuen bere aurkezpen nagusia Bilboko Euskalduna Jauregian Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak. Erakunde berriak helburu anbiziotsua oso finkatu du: Euskadi erreferentzia bihurtzea Europan berrikuntza alorrean. Lanabes esanguratsuak bereganatu ditu horretarako: Euskal instituzioen babes handiaz gainera, proiektura ekonomi, gizarte, unibertsitate, zientzia eta teknologia alorretako 400 lider eta eragile erakarri ditu, bere barne batzordeetako partaide eta ekile. Iban Ociok sinatzen du artikulua Berria egunkarian.

Gehiago irakurri...


Haur eta heldu euskal uruguaitarrek otsailaren 14tik 17ra hartuko dute parte FIVUk eratutako laugarren udalekuan

2008/02/01

Historia saioa Udalekuren aurreko edizio batean FIVU --Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioa, Federación de Instituciones Vasco Uruguayas-- elkarteak antolaturik, euskal jatorriko ehun bat gazte eta heldu bilduko dira otsailaren 14tik 17ra Río de la Plata delakoaren ertzean, Artigas-eko kanpaleku batean, euskal etxe uruguaitarren biltzaile den elkarte honek antolatutako udalekuaren laugarren edizioan. Ohi bezala, parte hartzaileak etxoletan egingo dute lo eta, joko eta jolasekin batera, euskal dantza, kantu eta kultura saioak izango dituzte, euren erroei dagokien ondarea hurbilago eta hobeto senti eta ezagut dezaten.

Gehiago irakurri...


Josetxo Silguero Irungo saxofonistak Buenos Aires, Cordoba eta Rosariotik bira egingo du datorren martxoan

2008/02/01

Josetxo Silguero, emanaldi batean Argentina izango da Josetxo Silguero irundarraren hurrengo geltokia. Martxoaren 10etik 26ra bitartean bere saxofoiarekin bira bat emango du Buenos Aires, Cordoba eta Rosarion. Denbora tarte horretan hiru kontzertu, bi tailer edo seminario eta bi klase emango ditu. Buenos Airesen joko duen bigarren aldia da eta hainbat konpositoreren lanak eramango ditu klasetara, hala nola, Gabriel Erkoreka, Alberto Posadas, Giacinti Scelsi edota Christian Lauba. Gainera, bertako konpositore den Jorge Sadekin batera lan berri baten aurkezpenean egingo du lan.

Gehiago irakurri...


Sanz presidenteak parte hartuko du datorren astean Miamin eta NYen egingo den AEBetako 2008 Nafar Astean

2008/01/31

Miguel Sanz presidentea iaz New Yorken egin zen Nafarroako Astearen barneko ekitaldi batean Nafarroako presidente Miguel Sanz buru dela nafar erakunde eta merkatarien ordezkaritza zabal bat bidaiatuko da datorren astean Estatu Batuetara, Merkataritza Ganberak eta SODENAk antolaturik, foru lurraldearen irudia, ardoa eta elikagaiak Ipar Ameriketan sustatu eta ezagutarazteko asmoz. Nafarroako hogei enpresak hartuko du parte, aurten otsailaren 4 eta 5ean Miamin eta 6 eta 7an New Yorken garatuko den 'Estatu Batuetako Nafar Astea' izenekoan. Kointzidentziaz, joan den astelehenean, NYen zen Sanzberro nafar kontseilaria, munduko 'Ardo eskualde onenari' Wine Enthusiast saria jasotzen Errioxa sor-markaren izenean, Nafarroa, Araba eta Errioxa hunkitzen baititu aipatu jatorri izendapenak.

Gehiago irakurri...


Aurten inauteriak inoiz baino goizago datoz; dantzan.com webguneak tokian tokiko ospakizunak bildu nahi ditu

2008/01/31

Abaltzisketako Txantxok (argazkia Dantzan.com) Aurtengo inauteriak goiztiar datoz, 'toka daitekeen data goiztiarrenetako batean', Dantzan.com webguneko Oier Araolazak gogorarazten digun bezala. Otsailaren 5ean izango da Inauteri Asteartea, eta Ostegun Gizena hil honetan bertan dator, urtarrilaren 31ean. Data hauetarako mozorro eta dantzak inoiz baino azkarrago prestatu beharko ditugu eta herri askotan aurten inauteriekin batera tokatzen diren Santa Ageda edota Kaldereroak bezalako jaiak nola ospatu erabaki beharko dugu.

Gehiago irakurri...


HABEk eta FIVUk euskara irakasleen trebakuntza programari ekingo diote Uruguaiko lau euskal etxetan

2008/01/31

Kinku Zinkunegi Montevideon eginiko aurkezpenean FIVUk (Euskal Uruguaitar Erakundeen Federazioa) HABEko Euskara Munduan programako koordinatzailea hartu du aste honetan Montevideon. Jose Francisco 'Kinku' Zinkunegik aurten lau euskal etxetan hasiko den euskara irakasleen trebakuntza programa azaldu du eta euskal etxeek kurtsoa nola bideratu eztabaidatu dute. Bileran Saltoko Euskaldunen Taldea (Saltoko Euskal Etxea); eta FIVUn federatutako beste hiru euskal etxe izan ziren: Rosarioko Gure Etxea, Carmeloko Ibai Ondoko Etxea eta Montevideoko Haize Hegoa.

Gehiago irakurri...


Argentinako Giza Eskubideen Idazkaritzak ikerketa hasi du azken diktaduran desagertutako euskal jatorrikoen alde

2008/01/31

Desagertutakoen aurpegi andana bat Argentinako Justizia eta Giza Eskubideen Ministeritzako Giza Eskubideen Idazkaritzak ikerketa bat abiarazi du Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, azkeneko diktaduran desagertutako euskal jatorriko hiritarren urratsen berri jakitearren. Emaitza legez, euskal jatorriko biktimen erregistro bat osatu nahi da eta honetarako bilaketa sakon bat egin nahi da Estatu Erakundeen barnean zein kanpoan. Argazki zein biografia erregistroak eratuko dira eta liburu bat argitaratu ere, hau guztia historia horien berri hedatzeko asmoz.

Gehiago irakurri...


Patagonian ere bai!: Rio Coloradoko EEak euskarari buruzko topaketan bildu zituen inguruko euskal etxeak

2008/01/30

Ongi Etorri zioen kartel handi batek hartu zituen bisitariak Rio Coloradon (argazkia R. basterra) Ibaiko Euskaldunak Euskal Etxeak anfitrioi lanak egin zituen euskarari buruzko lehen topaketa patagonikoan. Bertan parte hartzeko gonbidapena jaso zuten inguruko Viedma eta Bahia Blancako euskal etxeek eta haien ordezkaritzak Rio Coloradoko lagunekin bildu ziren euskara eta euskal kultura ardatz zituzten jarduerak egiteko. Topaketen arrakasta ikusirik datorren urterako edizio berria beste euskal etxeei ere zabaltzea pentsatu dute antolatzaileek.

Gehiago irakurri...


Argentinatik Joseba Bilbao, Maria Lis Calderon eta Gaston Inchausti arituko dira San Frantziskoko Pilota Txapelketan

2008/01/30

Tandileko Gaston Inchausti gaztea Argentinako pilotari nabarmenetakoa da FEVAk jakitera eman du datorren astean hasita San Frantziskon jokatuko den Pilota Txapelketan lehiatuko diren pilotari argentinarren izenak: Joseba Bilbao, Maria Lis Calderon eta Gaston Inchausti. Txapelketa San Francisco Basque Cultural Center (BCC) elkarteak antolatu du eta bertan San Frantzisko, Argentina, Mexiko eta Venezuelako pilotariak ariko dira. Txapelketa otsailaren 9tik 17ra jokatuko dute eta finala Ibarretxe lehendakariaren bisitarekin eta BCC-ren 26. urteurrenarekin bat gauzatuko da.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia