euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urepelen gaur eta bihar eginen den Xalbador Egunak 'Xalbador eta Diaspora' hartu du aurtengo gaitzat

2007/10/13

Xalbador eta Uztapide 1967-06-11ean Donostian garaikurrak eskuetan (arg. Xalbador.org) Bihar Urepele herri baxenabartarrean eginen den Xalbador Egunak gaur izanen du hastapena, afaria antolatu baita Urepelen berean, lagun artean bildu eta herriko eta inguruetako istorio zaharrak berreskuratu eta partekatzeko. Bestenaz, Xalbador Eguna bihar hasiko da, ohiko mezarekin. Ondotik mahai ingurua bitartekotuko du Xabier Euzkitzek, aurtengo gaia den 'Xalbador eta Diaspora' gaiari buruz, besteak beste Joseba Etxarri EuskalKultura.com-eko zuzendaria partaide. Irakur ondoko lerroetan egitarau osoa.

Gehiago irakurri...


Basque History in America fills the street of Idaho for the annual Trailing of the Sheep Festival, October 12-14, 2007

2007/10/13

Thousands of sheep make their way down Main Street in Ketchum for the festival.  Photograph courtesy: Steve Platzer, Trailingofthesheep.org Thousands of sheep will fill the streets of Hailey and Ketchum, Idaho this weekend for the 11th annual Trailing of the Sheep. This cultural event reminds Idahoans what many immigrants, including the Basques went through as they started their lives in the new world. While the Basque Sheepherder has been the focus in past years, this year will focus on the Peruvian herder and his contribution to Idaho’s sheep business.

Gehiago irakurri...


Argentinako 18 euskal liburutegi arduradunek ekimen amankomunak garatu dituzte Rosarioko Euskal Astean

2007/10/12

Euskal Liburutegien topaketaren une bat (argazkia EuskalKultura.com) Argentinako Euskal Liburutegien Sarea ekimen gero eta irmoagoa bihurtzen ari da eta bide horretan sakontzeko asmoarekin joan den larunbatean 18 liburutegi arduradunek bilera egin zuten Euskal Asteko egitarauaren baitan. Sarearen koordinatzailea den Luciano Etcheparek gidatu zuen bilera eta bertan liburu katalogo amankomunaren beharra eta 'Pergamo' programaren bilakaera jorratu zituzten, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Kirmen Uribek, Felipe Juaristik eta Ruper Ordorikak Six Basque poets aurkeztu dute Ingalaterran eta Irlandan

2007/10/12

Felipe Juaristi poeta (argazkia Zaldi Ero) Liburuan sei euskal poeta ezagunen lanak bildu dira: Bernardo Atxagarenak, Rikardo Arregirenak, Felipe Juaristirenak, Miren Agur Meaberenak, Kirmen Uriberenak eta Joseba Sarrionandiarenak. Euren lana Ingalaterran eta Irlandan entzun ahal izan da Kirmen Uribe eta Felipe Juaristiren ahoetatik. Ruper Ordorikaren parte-hartzea ere izan dute, bera izan baita errezitalak musikaz laguntzeko arduraduna.

Gehiago irakurri...


Euskal dantzek ohorezko lekua bete zuten Buenos Aireseko IV. Danzas Circulares del Mundo topaketan

2007/10/12

Euskal dantzaren emanaldiaren uneetako bat Buenos Aireseko Avellaneda parkean Danzas Circulares topaketa ospatzen dute urtero 2002az geroztik. Ekimen honen helburua jatorri ezberdineko dantzak ezagutzera ematea da eta, batez ere, publikoak parte hartu ahal izatea ikuskizunetan. 'Mota honetako dantzak ikasi eta irakastea erraza da', adierazi zuen Aitor Alabak, euskal dantzen monitoreak. Alava dantzari gasteiztarrak 2005. urteaz geroztik parte hartzen du proiektu honetan.

Gehiago irakurri...


'Munduko Txikerrak' koru kolonbiarreko haurrek euskal kantuekin ongietorria egingo diote gaur Ibarretxeri

2007/10/11

Abesbatzako umeak emanaldi batean Txiletik igaro ostean, Kolonbian da gaur Ibarretxe lehendakaria. Kolonbiako hainbat agintarik eta euskal komunitateko kideek errezibituko dute Ibarretxe, baina izen handiko hainbat lagunen artean gonbidatu --tamainaz-- txiki batzuk ere egongo dira: 'Niños del Mundo' koruko haurrak. Kolonbiarrak dira, batzuk Muiscas indigenen ondorengoak, baina euskaraz abesten dute eta euskaraz egingo diote ongi etorria Ibarretxeri.

Gehiago irakurri...


Ibarretxe lehendakariak Senatuaren ohorezko domina jaso zuen Txilen eta bertako euskaldunekin bildu zen

2007/10/11

Lehendakaria Santiagoko Euskal Etxean eman zuen hitzaldian (argazkia Jon Bernardez) Ibarretxe lehendakariak lau eguneko egonaldia bukatu zuen atzo Txilen. Egun horietan Biarritzeko foroaren edizio berri batean parte hartu du lehendakariak eta Txileko agintariekin hartuemanak izan ditu. Atzo bertan Txileko Senatuak ohorezko domina eman zion eta Ibarretxek herri honek euskal emigranteak hartzeko izan duen eskuzabaltasuna eskertu zuen. Lehendakaria Txileko euskal komunitatearekin ere bildu zen Santiagoko Euzko Etxean.

Gehiago irakurri...


Eusko Indarra dantza talde uruguaiarrak bere sorreraren 25 urteak ospatuko ditu Montevideon hilaren 17an

2007/10/11

Eusko Indarraren 25. urteurrenaren afitxa 25 urte euskal dantza eta kultura Uruguain eta atzerrian zabaltzen, horixe da Montevideoko Eusko Indarra taldearen historia. Entsaio, bidaia eta ahaleginez jorratutako 25 urtek osatzen dute dantza taldearen ibilbidea, eta tartean Haize Hegoa euskal etxea sortzeko astirik ere izan zuten Eusko Indarrako dantzariek. Datorren asteazkenean Montevideoko Movie Center Antzokian ospatuko dute urteurrena, ia 700 jendez lekua beterik.

Gehiago irakurri...


Ainhoa Arteta eta Luis Damasoren kantaldiarekin hasi zen Madrileko Euskal Etxearen 25. urteurrenaren ospakizuna

2007/10/11

Entzuleen txaloak Ainhoa Arteta eta Luis Damasoren emanaldiarentzat (argazkia RosaRamirez) Madrileko Euskal Etxeak bere 25. urteurrena ospatu zuen joan den astean, ekitaldi egitarau zabal batekin. Ospakizunak euskal etxean hasi eta Circulo de Bellas Artesen jarraitu zuten, Ainhoa Arteta soprano euskaldunak eta Luis Damaso tenore madrildarrak eman zuten kontzertu arrakastatsuarekin. Entzuleen artean Madrileko euskal komunitateko ordezkari ugari zeuden eta txalo zaparradarekin eskertu zuten emankizuna.

Gehiago irakurri...


Bogotako Euskal Etxeak Bakearen aldeko eskultura inauguratuko du bihar, bere IV. Euskal Astearen barruan

2007/10/10

Xabier Santxotena eta bere emaztea eskulturaren maketa erakusten Euskal Etxearen aurrean (argazkia EuskalEtxeak) Xabier Santxotena zizelkari nafarraren lan bat da, Jesus Galindez eta Giza Eskubideen omenez diseinaturikoa. Neurri handiko lana da eta Euskal Etxearen aurrean dagoen Gernika Parkean kokatuko dute. Euskal Etxeak parke hau Bakearen eta Giza Rskubideen aldeko gune bihurtu nahi du eta arte erakusketak eta kultur ekitaldiak antolatuko ditu bertan. Ibarretxe lehendakaria inaugurazio ekitaldian izango da bihar, Bogotako alkatearekin batera.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia