euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara Munduan Programa: irakaslegaiak uztailaren 19an hasiko laugarren barnetegia, Necocheako Euzko Etxean

2025/07/08

Pasa den udan Villa Marian (Córdoba) bildu ziren Euskara Munduan Programako Argentina eta Txileko irakaslegaiak euren ikasprozesuaren hirugarren barnetegian. Urtarrilaren 20an, Euzko Etxeko lagunekin, San Sebastian eguna ospatu zuten Hilabete luzez bakarka eta gogor ikasi eta bilera birtual gutxi batzuk izan ostean, Euskara Munduan Programako 16 irakaslegaik egun gutxi barru hasiko dute astebeteko aurrez aurreko aurtengo neguko euren ikastaro trinko eta elkarbizitza euskaraz. Hitzordua Necocheako Euzko Etxean izango da, larunbatetik larunbatera, uztailaren 19tik 26ra. FEVAko Gabriela Mendiak eta Etxepare Euskal ...

Gehiago irakurri...


Kantuzalea zara? Abuztuaren 9an Nevadan egongo zara? Garaiz zaude izena emateko NABO Euskal Kantari Egunean

2025/07/07

Mendiko Euskaldun Cluba-ko antolatzaileek izena aldez aurretik emateko eskatzen dute, Kantari Egunaren antolaketa lanak errazteko Urtero Estatu Batuetako euskaldunei eta bisitan daudenei egiten zaien gonbitea da Euskal Kantari Egunean parte hartzea. Azken urteotan normalean Gardnervilleko eta Rocklineko euskal etxeek tartekatuz antolatu izan dute eta aurten Gardnerville-ri, bertako Mendiko Euskaldun Clubari dagokio antolaketa. Abuztuaren 9an izango da, ohi bezala Mindeneko ekitaldi aretoan, hiriko euskal piknik festarekin bat. ...

Gehiago irakurri...


Gaur saioa dauka online BEOren Euskal Irakurle Klubak: "In the Footsteps of Smugglers" obra aztertuz, animatzen?

2025/07/07

"In the Footsteps of Smuglers, my life on a Basque Mountain", Georgina Howard egile, du izena BEO Irakurle Klubaren gaurko obrak Gaur astelehena saioa dauka online BEOren Euskal Irakurle Klubak, oraingoan Georgina Howard-en "In the Footsteps of Smugglers" obra aztertuz. Gogoratu BEO-Basque Educational Organization elkarte euskal estatubatuarrak urtean zehar hainbat alditan antolatzen dituela bere Irakurle Klubaren (BEO Book Club) saioak, beti ere euskal egileen bertsio ingelesak edo euskaldunei edo euskal kulturari lotutako liburuak ...

Gehiago irakurri...


Ingeles irakaslerik ezagutzen Argentinan? Lagundu nahi Martiniano Etchart dantzari cañuelastarrari bere tesian?

2025/07/07

Martiniano Etchart Cañuelasko dantzaria Michigandik egiten ari den doktoretza tesian laguntzeko datuak Behin baino gehiagotan aipatu izan dugu azken urteotan Denak Bat EEko Martiniano Etchart dantzari cañuelastarraren izena orrialdeotan: Euskal Etxeko dantzari gisa Euskal Asteetan parte hartzen, dantzari topaketetan partaide, edota BAC (Buenos Aires Celebra) bezalako jaialdietan, adibidez. 2018an, ordea, ikasketak jarraitzeko helburuarekin, ingelesarekin irakaskuntzan, Estatu Batuetara joan zen. Ez ditu orain ...

Gehiago irakurri...


100 urte betetzen ditu gaur Martin Aguirre Otegui-k, Israelek 2011an "Nazioen artean Zuzena" aitortutako euskaldunak

2025/07/04

Martín Aguirre 88 urte zituela 2014an, Oiarzabal doktorea elkarrizketa egiten ari zaiola 100 urte betetzen ditu gaur Martin Aguirre Otegui-k, Israelek 2011an "Nazioen artean Zuzena" aitortutako euskaldunak. Efemeride hori dela-eta zorionak emateko artikulu labur bat idatzi du Getxon jaio eta Bigarren Mundu Gerran Belgikara ebakuatu zutenean, oraindik nerabea izanik hainbat haur eta nerabe judutarreri lagundu eta bizitza salbatu zien euskaldun honen biografia idatzitako Pedro J. ...

Gehiago irakurri...


Tres Arroyosko Hiru Errekak "teilatutu" du eraikitzen ari den bere egoitza, eta "porlan zakuekin" laguntzea eskatu du

2025/07/04

Irudietan, Hiru Errekako fundatzaile eta lehen lehendakari izan zen Mª Teresa Urdampilleta (behean eskuinean, dantzari gaztetxo batekin), EEko bazkideak eta euskal egoitza eraikitzen ari diren langileak “teilatutze errekia” partekatzen Argentinan, eta Latinoamerikako beste herrialde batzuetan, oso errotua dagoen ohitura da eraikitzen ari zaren etxearen teilatu estaldura amaitzean erreki bat partekatuz ospatzea, jai giroan bilduz langileak eta obra manatu dutenak. "Teilatutze errekia" eraikuntzaren munduko errito bat da, obraren aurrerapena ospatzeko eta hura gauzatu dutenei eskerrak emateko modu bat. Urrats garrantzitsu bat izan ohi da ...

Gehiago irakurri...


Mallorcako Euskal Etxeak eskerrik asko esanez itxi du ikasturtea: Diasporaren Egunarekin hasiko du irailean berria

2025/07/04

Azken agurra eman diote Mallorcako Artea Euskal Etxeko bazkide eta lagunek 2024-2025 ikasturteari, hiriko Jai-Alai euskal jatetxean Topaketa oso animatu batean bildu ziren 2024-2025 ikasturteari amaiera emateko Mallorcako Artea Euskal Etxeko lagunak hiriko Jai Alai euskal tabernan. Afalostean, EEko  aktibitate ezberdinetako ordezkariek kanta batzuk partekatzeaz gain, ikasturtearen balantze bikaina egin zuten. “Zikloa ona izan da: jarduera arrakastatsuak izan dtu, bazkide berriak hurbildu zaizkigu, Zuzendaritza Batzordea ...

Gehiago irakurri...


Euskal Jaiak aste honetan, gaurtik hasita AEBn, Nevadako Elkon, eta igandean Hego Kalifornian, SCBCek Chinon

2025/07/03

Gaur hasiko dira beroketak, Star Hotelean, euskal musika eta dantzarekin Elkon. Chinon igandean egingo da SCBCen piknika Uztail haste-hastea —tartean AEBko Independentzia Eguna den uztailaren 4a dagoela— Elkoko Euskal Jaien garaia da Estatu Batuetan, egitaraua normalean ostiral, larunbat eta igandez garatuta. Hori Elkon, aurten bezala aste horretako igandean, bere Euskal Piknika egin ohi baitu Hego Kalifornian, Southern California Eskualdun Cluba bezala sortu zen euskal elkarteak, Chinon. Bi herrien arteko ...

Gehiago irakurri...


Montevideo: Hotzaldi polarrak ez du galerazi FIVU Topaketa; ondokoa San Josen izango, turismoa euskaraz tarteko

2025/07/03

Ikasle eta irakasleak FIVUk antolatutako urteko lehen Topaketan joan den larunbatean Montevideon, Haize Hegoaren egoitzan Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxearen egoitzan izan da aurten FIVUko Euskara Ikasleen I. Topaketa. Ekainaren 28an, eta federazio euskal uruguaitarraren eskutik, Martin Zabalza eta Maria Noel Abella irakasleek izan zuten programa eratu eta gidatzeko ardura. “Asteburuko tenperaturak urteko baxuenak izan arren, topaketaren giroa goxoa izan zen, bildutako lagunen jarrera bikainagatik”, esan dio ...

Gehiago irakurri...


Euskadiren Argentina eta Uruguaiko Ordezkaritza administrazio-idazkari bila ari da azaroaren 1ean hasteko

2025/07/02

Argibide gehiago QRen bidez topatu ahal izango duzu (ikus testuaren ondorengo irudian) Euskadiren Argentina eta Uruguaiko Ordezkaritza, administrazio-idazkari baten bila ari da. Buenos Airesko Hiran lan egiteko da, Euskadiren Argentinako eta Uruguaiko Ordezkaritzaren egoitzan. Izangaiek Argentinako nazionalitatea beharko dute izan edo Argentinan lan-kontratu mugagabea sinatzeko ahalak dituen pertsona izan, gutxienez bi urteko esperientziaz antzeko lanpostu batean. Lansaria $27.606.033 ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia