euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Aireseko Eusketxek bi bidaia zozketatzen ditu Euskal Herrira: lagundu, agian bidaiatzeko

2009/11/17

Iaz, saridunaren izena atera ondoren, Maria Elena Etcheverry Eusketxeko lehendakaria irabazle suertatu zen Priscila Lopez de Vicuña besarkatzen (argazkia EuskalKultura.com)
Iaz, saridunaren izena atera ondoren, Maria Elena Etcheverry Eusketxeko lehendakaria irabazle suertatu zen Priscila Lopez de Vicuña besarkatzen (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Euskal Herria ezagutzea gustatuko litzaizuke? Buenos Airesko 'Eusketxe' Eusko Kultur Etxeak aurten ere 200 bonu salduko dituela adierazi du, bildutako diruarekin programatutako ekitaldiei eta Etxeko mantenimenduari eutsi ahal izateko. Bono hauetako bakoitzarekin, Euskal Herrira egingo diren bi bidaien zozketan parte hartzen da, edo nahi izanez gero joan-etorriak balioko lukeen ordainaren zozketan. Laguntzeko modu bikaina, sari bikain bat eskuratzeko aukerarekin, gainera.

Buenos Aires, Argentina. Hirugarren urtez jarrian, Eusketxe Eusko Kultur Etxeak berrehun laguntza-bonu salduko ditu, ekitaldi programa kulturalek eta Etxeko mantenimenduak sortutako gastuei aurre egiteko helburuarekin. Bonu hauen erosleak, Euskal Herrirako bi bidaien zozketan sartuko dira (2010 urtean egingo da bidaia, hegazkinez, klase ekonomikoan, behe denboraldian) edo nahi izanez gero, bidaiak balio duena, esku-diruan kobratu ahal izango dute (8000 pesotan finkatu da prezioa).

Bonuak eta kuotak

Bonuaren salneurria, kuota bakar batean erosi nahi bada, 180$koa (ehun eta laurogei peso) da edota, kuotetan eskuratu nahi bada, 40$ko (berrogei peso) 5 kuota ordaindu beharko dira. Bonuak Eusketxeko egoitzan, México 1880, Buenos Aireseko hirian, lortu daitezke. Kanpoan bizi direnentzat, kuoten prezioa 30 eurotan finkatu da.

Zozketa Euskal Etxean burutuko da abenduan, Urte Amaierako Festa dela eta. Bertan, bonoa osorik ordaindu dutenek soilik hartuko dute parte. Euskal Herrira bidaiatzeko irrikitan bazaude, ez galdu aukera polit hau eta parte hartu Eusketxeren zozketan

Bonoak eskatzeko kontaktubidea: eusketxe@ciudad.com.ar

 




« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia