euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2010eko Euskadi Literatura Sarien emate ekitaldia egin zuten atzo Donostiako Kursaal aretoan

2010/11/17

Sarituak Patxi Lopez lehendakariarekin eta Blanca Urgell Kultura sailburuarekin (argazkia Irekia)
Sarituak Patxi Lopez lehendakariarekin eta Blanca Urgell Kultura sailburuarekin (argazkia Irekia)

PUBLIZITATEA

Patxi Lopez lehendakariak eta Blanca Urgellek, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Euskadi Literatura sariak banatu zituzten atzo Donostiako Kursaalean izandako ekitaldian. Aurtengo sarituak Jose Fernandez de la Sota, Fermin Etxegoien, Patxi Zubizarreta, Jesus Mari Mendizabal, Jokin Mitxelena, Miguel Sanchez-Ostiz eta Joxe Azurmendizan izan dira. Epaimahaiak Gaztelaniazko haur eta gazte literatura modalitateko Euskadi literatura saria eman gabe uztea erabaki du.

Donostia-San Sebastián.  Aurtengo Euskarazko Euskadi Literatura saria jaso zuen ekitaldian Fermin Etxegoienek, Autokarabana (Pamiela) lanarengatik, eta Jose Fernandez de la Sota izan zen Gaztelaniazko sariduna Vacilación (Bassarai) liburuari esker.

Patxi Zubizarretak Euskarazko haur eta gazte literatura saria jaso zuen Xia Tenzinen bidaia miresgarria (Ibaizabal) izenburua duen liburua idazteagatik, eta Jesus Mari Mendizabalek Eguzki Kolpea (Alberdania eta Elkar) lanarekin irabazi zuen Euskarazko literatura itzulpen saria.

Jokin Mitxelenak Literatura lanaren ilustrazioaren saria irabazi zuen Ipuin-kontalariaren lapikoa (Aizkorri) liburuari esker. Saiakera sariei dagokionez, Joxe Azurmendik jaso zuen Euskarazko saria Azken egunak Gandiagarekin (Elkar) liburuagatik eta Miguel Sanchez-Ostiz-ek jaso zuen Gaztelaniazko saria Sin tiempo que perder (Alberdania) liburuari esker.

Azkenik, epaimahaiak Gaztelaniazko haur eta gazte literatura modalitateko Euskadi literatura saria eman gabe uztea erabaki zuen, epaimahaiaren iritziz, "aurkeztutako lan batek ere ez baitu gutxieneko kalitate mailarik".

Jarraian sari banaketaren bideoa:

Iturria: Irekia - Eusko Jaurlaritza



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia