euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza bozkatu du Argentinan Villa Mariako Euzko Etxeak, Ismael Martinez de Alegria lehendakari

2013/10/25

Villa Mariako Euzko Etxeako egungo lehendakari Ismael Martínez de Alegría, iaz hautatu zutenean, ondoan txanda hartutako aurreko lehendakari Raul Onnainty duela (argazkiaEE)
Villa Mariako Euzko Etxeako egungo lehendakari Ismael Martínez de Alegría, iaz hautatu zutenean, ondoan txanda hartutako aurreko lehendakari Raul Onnainty duela (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Joan den astean bildu zen Villa Mariako (Argentinako Cordoba probintzian) Euzko Etxea euskal etxeko Ohiko Batzar Nagusia eta eguneko gaien artean, araudiaren arabera egin beharreko Zuzendaritza Batzordea osatzen duten zenbait karguren bozka burutu zuen,tartean ez lehendakaria bera, baina bai, esaterako, lehendakariordea. Kargu hortretan Gerardo Echeverriak hartu dio txanda Juan Francisco Pagolari, azken hau batzordekide ordezko delarik aurrerantzean. Gogoratu Villa Mariak hartu duela bere gain Argentinako 2013ko Euskal Aste Nazionala antolatzeko erronka, azaroko bigarren astean.

Villa Maria, Argentina. Villa Mariako Euzko Etxearen Ohiko Batzar Nagusiak, Argentinako Cordoba probintzian, bere barne araudiak dioenari jarraiki, elkartearen Zuzendaritza Batzordeko zenbait kargu berritzeko bozka egin zuen joan den astean, urriaren 16an , aurrerantzean eta epe berri honetan honakoek osatuko dutelarik Zuzendaritza Batzorde berria:

-Lehendakari: Ismael Martinez de Alegría
-Lehendakariorde: Gerardo Echeverria
-Idazkari: Dario Azumendi
-Idazkariorde: Gabriela Ugo Zugasti
-Diruzain: Jose Munarriz
-Diruzainorde: Angel Barrenechea

Batzordekide titularrak
-Emilia Zugasti
-Nestor Giraudo
-Julio Irastorza (h)
-Luciana Allesso
-Miren Guridi

Batzordekide ordezkoak:
-Raul Alberto Onnainty
-Martin Alonso
-Juan Francisco Pagola

Batzorde Kontu Ikuskatzailea:
-Ricardo Leopoldo González
-Mario Olaviaga
-Cesar Alberto Barrenechea

Kontu ikuskatzaile ordezkoa:
-Sofia Echeverria



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia