euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza berritu du Rio Grande do Sul-eko EE brasildarrak, Uruguaiana-ko I Euskal Topaketa iragarririk

2014/09/26

Rio Grande do Sul Euskal Etxeko zuzendaritza kideak (argazkia RGS EE)
Rio Grande do Sul Euskal Etxeko zuzendaritza kideak (argazkia RGS EE)

PUBLIZITATEA

Hiru urte bete ditu Rio Grande do Sul-eko Euskal Etxeak eta tarte labur honetan makina bat ekimen egin ditu jada, Brasil hegoaldean euskal kultura eta ondarea berreskuratu eta sustatze aldera. Orain elkarteak zuzendaritza batzordea berritu egin du, eginahala horretan indar eta gogo berberarekin jarraitzeko asmoz, eta jarduera berria iragarri du datorren urriaren 4rako: Mendebaldeko Mugako Lehendabiziko Euskal Topaketa. Uruguayana hiri eta inguruetako euskaldunei zuzendua da bereziki topaketa, eta bertan, besteak beste, Argentinatik etorritako lagunek ere parte hartuko dute, zehazki, Paraná hiriko Urrundik Euskal Etxeko dantza taldeko kideak.

Uruguayana, Brasil. Rio Grande do Sul Euskal Etxeak topaketa deitu du Uruguayana hirian, bertako euskaldunen ondorengoen artean euskal etxearen berri emateko. Topaketa hiriko "Casa de los Ovinocultores" gunean egingo da, bertan ospatuko den Abeltzantza Azokaren baitan. 

Topaketaren egitarauan azpimarragarria da Argentinatik helduko den Urrundik Euskal Etxeko dantza taldearen partehartzea. Horrez gain, RGS euskal etxeko presidentak, Ana Luiza Panyagua Etchalusek, elkartearen aurkezpen bat egingo du eta, abeltzantza azokarekin lotuta, Adriano Echevarne albaitariak euskaldunen abelzaintza eta, batez ere, artzaintza teknikak izango ditu hizpide. Topaketa lagunarteko giroan amaitzeko, afaria egingo dute partehartzaileek.

Bertara bildu nahi dutenek, aldez aurretik izena eman beharko dute Facebookeko topaketaren deialdian: 1er Encuentro de vasco-descendientes de la Región de la Frontera-Oeste Gaúcha

Bestalde, elkarteak hauteskundeak egin ditu eta zuzendaritza batzordea berritu du. Horrela gelditu dira euskal etxearen organigrama:

ZUZENDARITZA BATZORDEA

-Presidente: Ana Luiza Panyagua Etchalus
-1go Presidenteorde: Carlos Alberto Tellechea Madeira
-
2. Presidenteorde: Valério Azkonobieta Ferraz
-
Zuzendari orokorra: Elimar de Castro Insaurriaga

-Batzordea: Jose Manuel Liceaga,  Adayr Insaurriaga,  Pedro Sorondo, Fernanda Etchepare

LAGUNTZAILEAK

-Kultura: Claudia Etchepare
-Genealogia: Diego Moreira
-
Artea eta Folklorea: Ederson Otharan y Mellina Etchegaray Mattos
-Diruzaintza: Oscar Lorenzo e Vera Inez  Tellechea Gallarreta Salgueiro
-
Gazte taldea: Carolina Etchepare, Laura Etchalus de Macedo, Julio Zabaleta e Helena Insaurriaga Patzold
-
Komunikazioa, Webgunea eta Sare Sozialak: Alejandro Argañaraz
-
Ikerketak: Lia Aguirre

TOKIAN TOKIKO GUNEAK

-Pelotas: Fabricio Iribarrem, Vera Lúcia Sallaberry, Solani Pereira Rodrigues, Ricardo Irigon Vinhas, João Pedro Zabaleta, Eduardo Faria Insaurriaga, Lourdes Etcheverry
-Uruguayana: Gregório Beheregaray, Paulo Henrique Inda, Gizele Ustra Zubiaurre, Beatriz Tellechea Clausell,  Vifran Tellechea
-
Rio Grande: Rachel Tellechea Inda



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia