euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Jardunaldi arrakastatsuak General Madariaga herrian, Buenos Airesko Euskal Unibertsitatea elkartearen eskutik

2014/09/26

Guillermo Villate, Jorge Otaño, Carlos Irisarri, Txarito Naya, Marité Echegoyen eta Luis Luquez udaleko ordezkariarekin
Guillermo Villate, Jorge Otaño, Carlos Irisarri, Txarito Naya, Marité Echegoyen eta Luis Luquez udaleko ordezkariarekin

PUBLIZITATEA

Hirugarren urtez jarraian eta Gral. Madariagako Herriko Kultur, Hezkuntza eta Komunikazio Idazkaritzak deiturik ‘Buenos Airesko Euskal Unibertsitatea’ kultur taldeko irakasleek hitzaldi ziklo bat eskaini dute hiriko Kultura Zuzendaritzaren egoitzan. Euskal kulturari buruzko ikuspegia, hainbat gaitan islatuta, eskaintzeko asmoz antolatutako ekitaldi hau urtero errepikatuko dela iragarri diote antolatzaileek EuskalKultura.com-i.

General Madariaga, Argentina. Irailaren 19 eta 20an eta bertako Udalaren babesarekin, euskal kulturari buruzko jardunaldiak egin dira Buenos Aires probintziako Gral. Madariaga herrian. Udaleko agintarien agurra jaso ondoren, bi eguneko programari ekin zioten UVBAko  edo Universidad Vasca de Buenos Aires-ko (Buenos Airesko Euskal Unibertsitatea) irakasleek.

Ostiralean, honako gai hauek garatu zituzten: Mitologia (Txarito Naya), Euskal Herriko Sukaldaritza (Marite Echegoyen), Miguel de Unamuno (Miguel Barrios) eta Euskal Herriko itsaslapurrak (Jorge Otaño). Larunbatean, berriz, beste lan hauek aurkeztu ziren: Euskal Geologia (Guillermo Villate), “Eyras familiaren historia” (Guillermina Eyras), “Migrazioak, beste begirada bat” (Luis Luquez) eta Iparralde (Carlos Irisarri).

Ekimenaren sorrerari dagokionez, UVBAko arduradunetako bat den Marite Echegoyen-ek azaldu digunez, “Madariaga hiriarekin dugun kontaktua Luis Luquez irakasleak egin du berak herri honetan pasatu baitzuen bere haurtzaroa. Nahiz eta momentu honetan herrian euskal etxe antolaturik ez egon, madariagatarrek esaten duten bezala euskal jatorrizko jendea nonahi dago herrian eta hori dela eta interes handia pizten dute aktibitate hauek. Gainera Udalak egiten du gonbitea eta horrek bultzada handia ematen digu. Gauza hauetaz gain, taldean sartu zaigu Madariagakoa den Guillermo Villate geologoa. Berak hartu du parte gurekin bai Kongresuko Liburutegian egin genituen jardunaldietan baita iaz Palermoko Unibertsitatean egindakoetan ere”.

Arrakastak animaturik eta hirian jasotzen duten laguntza eskertzeko, jardunaldiak urtero errepikatzeko asmoa erakutsi dute UVBA-ko kideek hitzaldien zikloa bukatzean.  



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia