euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zutarriak talde euskal argentinarrak aurten estreinatu nahi dituen hiru singleetako lehena aurkeztu du: 'Itsasoan'

2020/05/07

Zutarriak Taldearen 'Itsasoan' abestiaren irudia
Zutarriak Taldearen 'Itsasoan' abestiaren irudia

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Bost urte daramatza Zutarriak taldeak entseatzen eta kontzertuak eskaintzen Argentinako euskal kolektibitateko garrantzi handiko jaialdietan. Orain kanta "berri" bat aurkezteko ordua iritsi zaio. Julen Lekuonaren hitzak eta Xabier Leteren musika duen 'Itsasoan' abestiaren Zutarriak-en bertsioak Elkar disketxearen onespena dauka dagoeneko –Elkarrek kudeatzen ditu egile eskubideak– eta aurten kaleratuko duen lan diskografikoko singleetako bat da.

Taldeko liderra den Ignacio Esquirozen esanetan, “‘Itsasoan’ kantaren gure bertsioak Julen Lekuonaren Itsasoan urak handi dire abestia hartzen du eta geure moldaketak sartzen dizkio. Oso abesti ezaguna da diasporan eta Xabier Lete poeta eta musikariak, oiartzuarra Lekuona bezala grabtu zuen 1976an”. (entzun hemen, 34:10 minutuan).

“Gure proposamena", agertzen du Esquirozek, "Zortzigarren Probintziako Folk estiloaren baitan sortu da. Bilaketa berri bat da… esperimentazio honetan sintetizadore eta prozesu digitalen soinu modernoak nahasten dira folklore unibertsalaren tinbre telurikoekin”, azaltzen du.

“Asmo handiko arragoa da eta euskara da batzen dituena iragana eta oraina, tokikoa eta globala dena. Horregatik ausartu gara abestiaren letran aldaketa bat egitera: Zazpi senideko esan ordez Zortzi senideko esaten dugu. Horrela diaspora ere sartzen da kantaren mezuan”.  

Gogora dezagun Zutarriak taldea Ignacio Esquiroz, Francisco Gandara, Julian Gandara eta Victoria Wainer musikariek osatzen dutela. Honako plataformetan entzun dezakezu emaitza berria:

YouTube https://www.youtube.com/watch?v=rFdhDroA5LA
Spotify: https://open.spotify.com/artist/2m3rXapUppp1Oal7QIeCak
iTunes: https://itunes.apple.com/us/artist/1511502854



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia