euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zortzi herrialdeetako gaztetxoentzat antolatu 'Urbasan bagara' udalekurako izenemate epea ireki da dagoeneko

2008/03/05

'Urbasan Bagara' programaren afitxea
'Urbasan Bagara' programaren afitxea

PUBLIZITATEA

EHko zortzi lurraldeetako --Diaspora barne-- 10 eta 13 urte bitarteko haurrek Udalbidek antolatzen duen 'Urbasan bagara' udalekuaz gozatu ahal izango dute bigarrenez. Urbasa-Andia Parke Naturaleko inguruan gazteek, espeleologia, eskalada, ibilaldiak bizikletaz, igeriketa, jolasak, mendi-irteerak, festak eta naturarekin harremanean egoteko aukera edukiko dute, besteak beste. Ekintzok Euskal Herriko zortzi lurraldeetako gazteen arteko harremana natura eta euskararen bidez sustatzea dute helburu. Udalekuko prezioa 100 eurokoa da eta izena emateko epea maiatzaren 9an amaituko da.
Bigarren urtez jarraian Udalbide Elkarlan Elkarteak antolatzen duen 'Urbasan bagara' udalekuak 10 eta 13 urte bitarteko Euskal Herriko zortzi lurraldeetako gazteak bilduko ditu. Ekimenean, naturaz euskarazko giroan gozatu ahal izango dute, abentura-ekintzak eginez. Udalekuak Artelatz, ingurugiro zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa, eta Urbasa Bioitzaren parte hartzeak edukiko ditu. Artelatzek 1992. urtean Natur Eskola sortu zuen, ikasleentzako egonaldia eta ingurumen-programekin, eta ordutik hona 14.000 ikasle eta irakasle inguru pasa dira bertatik.

[Iazko udalekuetan parte hartu zuten gazteetako batzuk mendian]

Urbasa kanpina Urbasa-Andia Parke Naturalaren bihotzean dago, Europako pagadirik handienetako batean. Atsedenerako leku aproposa da eta bere geologia, arkeologia eta paisaien aberastasunak naturarekin lotuta dagoen edozein kirol egiteko aukera ematen du. Haurrak Kalitate turistikoaren 'Q' ziurtagiria duen Urbasa Bioitzako aterpean egongo dira.

[Gazte bat abentura-kirola praktikatzen iazko 'Urbasan Bagara'n]

Udalekuen txandak honako tarteetan eskainiko dira: uztailak 1-6, uztailak 7-13, uztailak 14-20, uztailak 21-27 eta uztailak 28-31. Egonaldiaren prezioa 100 eurokoa izango da (autobus garraioa, asegurua eta ekintzetarako materiala barne). Izenemateak banaka eta taldeka egin daitezke (neska-mutiko kopuru oreka kontutan hartuko da). Ume bakoitzeko eskaera orri bakarra onartuko da. Proiektuaz informazio gehiago jaso nahi duenak (34) 943 670 249 telefono zenbakira deitu edo honako e-mailera mezua bidal dezake.


Lotura interesgarriak

Udalbideren webgunea
ww.udalbide.net

Urbasa eta Andia Parke Naturala
www.parquedeurbasa.es

Iazko 'Urbasan bagara'
2007ko apirilaren 18an EuskalKultura.com-en argitara emana

Udalbidek 169.500 euro eman ditu laguntzatan Nafarroan
2006ko abenduaren 14an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia