Vitoria-Gasteiz. Zabalik da irailaren 12raino atzerrian egoera larrian dauden pertsonentzako 2026ko Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxe bidezko dirulaguntzen epea. EHAA buletin ofizialak abuztuaren 12ko edizioan eman zuen argitara Ebazpena, 2026eko abuztuaren 2koa, euskal etxeei diru-laguntzak emateko, atzerrian dauden euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzeko. Dirulaguntzak azkeneko bost deialdietako kopuru bera izango du, 212.000 eurokoa alegia, eta ohi bezala Euskal Etxeen bidez eskatu behar izango da.
Eskatzaileek euskal gizataldeko kide direla eta atzerrian bizi direla egiaztatu beharko dute; eta dauzkaten beharrei edo premia larriko egoerei aurre egitea ahalbidetzen dien ondasunik edo diru-sarrerarik ez dutela; etxe partikularretan bizi beharko dute, araudi edo estatutuengatik laguntza eman behar dieten talde, komunitate edo erakundeen kide izan gabe. Dirulaguntza eskatzeko ez dago zertan Euskal Etxe bateko kide izan beharrik.
Eskabideak Euskal Etxeen bitartez bideratzen dira. Interesatuek, beraz, euren ohiko Euskal Etxearekin edo kide ez balira edo euskal etxerik ez balego bizi diren herrian/herrialdean, hurbilen daukaten Euskal Etxearekin beharko dute kontaktatu edo informazioa galdegin hurbilen duten Euskadiren Ordezkaritzan edota zuzenean Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzarekin kontaktatu (euskaletxeak@euskadi.eus).
- Deialdiaren Ebazpena (pdf)
- Deialdiaren Ebazpena (html)
- Informazio osoa xehetu eta ataldua

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


