euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Villegasko Euskaldunak EEak ‘Pueblos Auténticos’ jaialdian hartuko du parte Cañada Seca herrixkan, ekainaren 30ean

2019/06/14

Diego Tellechea eta María Zaton General Villegasko 'Villegasko Euskaldunak' Euskal Etxeko erreferenteak (arg. Diario Actualidad)
Diego Tellechea eta María Zaton General Villegasko 'Villegasko Euskaldunak' Euskal Etxeko erreferenteak (arg. Diario Actualidad)

PUBLIZITATEA

General Villegas, Argentina. ‘Pueblos Auténticos (Herri Jatorrak edo benetako herriak)’ izeneko festa Gral. Villegasko Udaleko Kultur Idazkariak astebururo partiduko herri ezberdinetan antolatzen duen jaialdi bat da. Ekintzaren egitarauaren barruan Cañada Seca izango da jaiaren egoitza ekainaren 30ean, eta bertara bilduko dira euskal gizataldeko lagunak sukaldaritza, dantza eta jantzi tipikoekin euskal kulturaren ordezkari.

Datozen asteetan villegastarrek antolatuko dituzten ospakizun berezien artean, Sanferminak ere aipatu behar ditugu. Uztailaren 7an bere egoitzan bertan egingo du San Fermin bazkaria Villegasko Euskaldunak-ek, dantzak, zahato txapelketak eta zozketak barne. Aurten, ordea, jaiko erakargarri edo osagai berria euskal sagardo naturala izango da. Izan ere Argentinan ekoizten hasi den Txapela sagardoak lagunduko du Euskal Etxea ospakizunean eta gonbidatuek sagardoa edateko aukera izango dute, Euskal Herriko sagardotegian egiten den bezala.

Bestelako proposamenei dagokienez, elkartetik jakinarazten dute zeinu hizkuntza eta euskal dantza ikastaroek jarraitzen dutela. Mahaiaren inguruko hilabeteroko topaketek ere segitzen dute eta ekainekoa datorren larunbat honetan izango da, menu honekin: txorizoa sagardo erara, pintxoak eta postre laranja eta kremaduna.

Villegasko Euskaldunak Euskal Etxeari buruzko informazio gehiago, Centro Basko Villegas Facebook kontuan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia