euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara ikasturte amaiera Londresen: Euskal Etxeko ikasleek Thames-en ontziz eta piknik batez ospatuko dute, animatzen?

2019/06/13

Cutty Sark bisitatzea Londresaldeak eskaintzen duen planetako bat da eta, zergatik ez, mintzapraktika ere egin daiteke bertan
Cutty Sark bisitatzea Londresaldeak eskaintzen duen planetako bat da eta, zergatik ez, mintzapraktika ere egin daiteke bertan

PUBLIZITATEA

Londres, Ingalaterra. Urtero bezala aurten ere mintzapraktika berezi bat antolatu dute Londresko Euskal Elkarteko ikasle eta lagunek euskara ikasturteari amaiera ipintzeko. Datorren asteko larunbatean izango da, ekainaren 22an, eta aurten berrikuntzak ere izango ditu. Biltzen den ikasle/irakasle/euskaltzale taldea Westminsterretik Greenwichera joango da ontziz eta Cutty Sark bisitatzeko aukera izango du. Piknika, euskal musika eta dantza lagun, Greenwicheko moila edo pierraren ondoko parketxoan egingo da. "Musika ahal bezain ozen izango dugu elkar aurkitzeko arazorik egon ez dadin", adierazi dute euskal etxetik.

Norbera nahi edo ahal duen tenorean joan daiteke, baina lehenengo ontzia goizeko 10etan da, eta azkena 17:50ean da, eta horiek hartuko dituzte antolatzaileek.

Ontzirako eta Cutty Sarkerako txartelak aldez aurretik erostea gomendatzen da. Etortzeko asmoa duenari, ahal izan ezkero abisatzea eskatzen zaio, logistika doitu eta ekitaldia hobetzearren. Email helbidea, londonbasquesociety@gmail.com.

-Ontziak: https://www.citycruises.com
-Cutty Sark: https://www.rmg.co.uk/cutty-sark

London Basque Society - Euskal Elkartea
Oxford House - Derbyshire Street, Bethnal Green
London E2 6HG, UK
Phone: 0207 739 7339
Skype: londonbasquesociety
Youtube: https://www.youtube.com/user/euskaledge/featured
Follow us @LdnBasque
Bazkide egiteko: http://www.zintzilik.org/membership.html



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia