euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Villegaseko Euskal Etxe argentinarrak Zuzendaritza Batzordea berritu du; Rodolfo Ernesto Esaín lehendakari

2007/06/04

'Villegas-ko Euskaldunak'-eko zuzendaritza berria
'Villegas-ko Euskaldunak'-eko zuzendaritza berria

PUBLIZITATEA

Erakundearen araudiak dioenari segituz, Buenos Aires probintzia argentinarreko General Villegas herriko Euskal Etxeak bere Zuzendaritza Batzordea berritu du, datozen bi urteko agintaldia beteko duten karguak hautatuz. Euskal Etxeak berak plazaratu duen idazkian azaltzen duenez, Rodolfo Ernesto Esaín izan da hautatua 'Villegas-ko Euskaldunak'eko lehendakari, Nekane Olazar Bereau idazkari, eta Yanina Castro Montoya diruzain, beste zenbait karguren artean.
Elkarteko agintariak berritzeko maiatzaren 26an eginiko Ohiko Batzar Orokorraren ondoren General Villegas-ko 'Villegas-ko Euskaldunak' euskal etxe buenosairestarreko bazkideek honako jende multzoa bozkatu dute datorren bi urteko agintaldian erakundearen Zuzendaritza Batzordea osa dezaten:

-Lehendakaria: Rodolfo Ernesto Esaín
-Idazkaria: Nekane Olazar Bereau
-Diruzaina: Yanina Castro Montoya
-Batzordekide titularra: Nieves Castillo Alzuri
-Batzordekide titularra: Diego Tellechea
-Batzordekide ordezkoa: Sara Artola
-Batzordekide ordezkoa: Margarita Ferrer Baleztena
-Kontu ikuskari titularra: Angel Gregorio Lamothe
-Kontu ikuskari titularra: Horacio Legazcue
-Kontu ikuskari ordezkoa: Raúl E. Nouveliere

Zenbait alorreko arduradunak ere hautatu ziren:

-Kultura: Sergio Recarte
-Gastronomia: Elsa Alzuri
-Jaiak: Elida Montoya
-Kirolak: Pablo Gonnet


LOTURA INTERESGARRIAK

Diasporako euskal nortasuna aztertu zuen Villegasen Eduardo Torryk
2007ko martxoaren 30ean BasqueHeritage.com-en argitara emana

'Genes' izenekoak bereganatu du Villegasko EEko Gutun Lehiaketa
2007ko urtarrilaren 12an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia