euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Villa Mariako EEak 75 urte bete ditu: urteurren logoa sortu du eta saio presentzial programa bat garatuko du aste osoan

2021/09/27

Villa Mariako Euzko Eetxearen 75. ureturren logotipoa
Villa Mariako Euzko Eetxearen 75. ureturren logotipoa

PUBLIZITATEA

Villa Maria, Argentina . Aste honetan ekingo die Cordoba probintziako Euskal Etxe honek bere 75. urtemugako ospakizunei. Egitaraua azteazkenean, irailaren 29an hasiko da esker-emate meza eta omenaldi batekin. Meza Aita Trinitarioen Elizan izango da, arratsaldeko 7etan eta omenaldia Euzko Etxearen egoitzan. Zeremonian plaka oroigarri bat desestaliko dute eta ondoren topa egingo. Urteurren afaria, berriz, larunbatean, urriaren 2an izango da, hiriko Sociedad rural edo Nekazaritza Elkarteko aretoan.

Protokolozko zeremonia iluntzeko 7etan hasiko da, banderadunak, ereserkia eta Aurreskua partaide. Euskal Etxeko alkate berria ere izendatuko dute eta gogoan hartuko dira euskal elkartea sortu zutenak, laguntzaile izan direnak, ‘Emakumeak’ izeneko taldea, lehendakari ohiak eta kultur ekintzetako zuzendariak, guztiek egindako lana nabarmenduz. Afaria gaueko 9etan hasiko da eta pandemiagatiko protokoloari jarraitzeaz gain, lekuak mugatuak izango dira.

Horrexegatik hain zuzen afarirako txartelak lehenbailehen erreserbatzea gomendatzen da. Euskal Etxeko idazkaritzan, 0353 156 579 803 telefonoan, arratsaldeko 4etatik 8etara, edo WhatsApp bidez.

Urteurren logotipoa

75. urteurreneko logoa aukeratzeko lehiaketa egin zuten Euzko Etxeko lagunek bazkideen artean. Irabazlea, esan nahi baita erabili den logotipoaren diseinatzailea Karen Estrada bazkide eta dantzaria izan da. Karen arkitektura eta diseinu grafiko ikaslea da Cordobako Unibertsitate Nazionalean.

Urtemugako karteletan agertzen den irudian, euskal tipografia ez ezik, baserri baten aurrealdea agertzen da eta bertan Argentinako bandera eta ikurrina. “Elementu hauek euskal nortasunaren balioak eta euskal kultura babesteko egiten dugun lanaren adierazgarri dira”, azaldu dute Euskal Etxeko lagunek. 

Urteurren programari buruzko informazio gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia