euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valentziako Laurak Bat-ek "Nafarroa Artesautza Gourmet" erakusketa inauguratu zuen joan den astean

2016/05/27

Joaquín Valera, Alberto Artieda, Nafarroako Gobernuko ordezkari Pello Pellejero eta Valentziako Laurak Bat-eko presidente Carlos Galiana erakustaldiaren estreinuan
Joaquín Valera, Alberto Artieda, Nafarroako Gobernuko ordezkari Pello Pellejero eta Valentziako Laurak Bat-eko presidente Carlos Galiana erakustaldiaren estreinuan

PUBLIZITATEA

Valentziako "Laurak Bat" Nafar eta Euskal Etxeak (Nafarroako Gobernuaren zein Eusko Jaurlaritzaren sareetako parte da) Foru Gobernuaren eskutik datorren "Nafarroa Artesautza Gourmet" izeneko ekimena inauguratu zuen joan den astean. Izan ere, elkarretaratze eta erakusketa honek "Reyno Gourmet" eta "Nafarroako elikagai artesauak" marka daramaten kalitateko eligaiak sustatzea dauka helburu, eta nafar etxe edo elkarterik daukaten Espainiako estatuko hiriak ari da bisitatzen modu ibiltarian.

Valentzia, Espainia. Proposamen ibiltari hau Espainiako hainbat hiri ari da bisitatzen hilabeteotan. nafar etxe, erakunde edo instituziorik daukaten hiri-sarea baliatuz, sustatzailea Nafarroako Elikadura Azpiegitura Teknologikoen Institutua (INTIA) duela.

Valentzian izan zuen estreinatze ekitaldira Nafarroako Gobernuaren Komunikazio eta Erakunde Harremanen zuzendari nagusi Pello Pellejero bertaratu zen eta partaide izan zituen Valentziako Udaleko Merkataritza eta Komunikabideekiko Harremanen zinegotzi Carlos Galiana, Valentziar Turismo Agentziako Turismo Proiektuetarako koordinatzaile Joaquin Valera, eta Alberto Artieda, azken hau Valentziako Laurak Bat Centro Vasco-Navarroko lehendakaria. Berrogeita hamar bat pertsona bildu ziren aurkezpena, horien artean Valentziako jatetxe eta gastronomia munduko profesional ezagunak.

Ongi etorri hitzen ondotik, bildutakoek "Nafarroako Elikagai Artesauak"eko Jesus Ordunaren azalpenak segitu zituzten, erakusgai zeuden goi-kalitate bi zigilu nafar hauen peko elikagaien berri emanez (hala nola olioak zeuden, esnekiak, kontserbak, hestebeteak, ardo eta patxaranak, marmeladak eta abar). Ekitaldia, hain zuzen, produktu horien dastaketarekin bukatu zen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia