euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Caracaseko Eusko Etxeak Batzar Orokorra egin zuen, azpiegitura eta komunikazio arlo hobekuntzak azpimarratuz

2016/05/27

Eusko Etxeko piszina izan da hobekuntza gehien izan dituen guneetako bat (argazkia Caracas EE)
Eusko Etxeko piszina izan da hobekuntza gehien izan dituen guneetako bat (argazkia Caracas EE)

PUBLIZITATEA

Caracasko euskal etxeak iragan maiatzaren 21ean egin zuen bere Batzar Orokorra, eta bilkuran elkartearen zuzendaritzak 2015 urtean zehar egindako kudeaketaren berri eman zuen. Aipatutako lanen artean, azpiegituratan egindako lana azpimarratu zuten, eta komunikazio arloan ere estrategia berri eta arrakastatsuak sustatu direla jakinarazi zuten.

Caracas, Venezuela. Batzar Orokorra egin zuen iragan maiatzaren 21ean, larunbatean, Caracaseko Eusko Etxeak. Bileran zuzendaritzak 2015 urteko emaitzen berri eman zuen. Hasteko batzordeak urtea hastean jarri zituzten helburuak aipatu zituen eta jarraian, ikusentzunezko aurkezpen batean egindako lanen berri eman zuen.

Emaitza horien artean azpimarratu egin zituzten honakoak: administrazioaren sistematizazioa, bazkideen kuoten eguneraketa eta kontuen egoera ona; komunikazio arloan estrategia berrien garapena eta plataforma digitaletan presentzia areagotzea. Komunikazioan sakontze horrek emaitza ona izan duela esan zuen zuzendaritzak, partehartze handiagoarekin, engaiamenduaren sustatzearekin eta aspaldiko lagunen itzulerarekin.

Azpiegituren arloan egindako inbertsioa eta eraikuntzen hobekuntzan egindako lanaren berri emateak aurkezpenaren parte handiena hartu zuen.

Eusko Etxeak aditzera eman duenez, "galdera-erantzunen tartean parte hartze handia izan zen eta giroa oso ona eta gertukoa izan zen bileran. Eguna ideia eta eritzi truke aberasgarri batekin amaitu zen".

Bileran zuzendaritza berria aukeratu zen. Lantalde berria honakoek osatzen dute: Kataliñ Alava, Xabier Landa, Kepa Bustindui, Maite Mendizabal, María Lourdes Rebollo, Oyane Arregui eta Aitzol Foldats. Zorionak eta zorte on denei!



Komentarioak

  • Beti aurrera

    Eusko Etxea beti aurrera !!!

    Itziar, 2016/05/27 11:05

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia