euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valentziako Hizkuntza Eskola Ofizialeko eta Euskal Etxeko ikasleak ikasturte amaierako topaketan bildu ziren

2025/06/03

Valentziako Euskal Etxeko eta HEOko ikasleak eta irakasleak 2025ko ikasturteko amaierako topaketan
Valentziako Euskal Etxeko eta HEOko ikasleak eta irakasleak 2025ko ikasturteko amaierako topaketan

PUBLIZITATEA

Valentzia, Espainia. Valentziako Laurak Bat Euskal Etxean bildu ziren joan den maiatzaren 24an euskal elkarte honetako eta hiriko Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara ikasle eta irakasleak elkarrekin euskarazko egunpasa bat egiteko. Ikasturte amaiera ospatzea aitzaki, eta Euskaraldiaren baitan, ekitaldiak mota askotako jolasak egin zituen, bildutakoek euskaraz ongi pasa zezaten, baina baita ikasten jarraituz ere. Jolasen artean, lagun onena topatzeko jolasa, diana jolas batekin hiztegi... guztia deklinabidea edo aditzak errepasatzeko, mahai-jokoak ere tartean.

Bazkaldu eta gero jolasekin jarraitu zuen taldeak eta euskal kantak abestu zituen Garikoitz Knörren gitarrak lagunduta. “Giro ederrean ekintza mota ugari egin genituen, asko mintzamena lantzeko baina A1eko ikasleak ere baditugunez eta satura ez zitezen errepaso jolasak ere egin genituen”, azaldu dio EuskalKultura.eus-i Euskal Etxeko eta HEOko irakasle den Izaskun Kortazarrek.


Topaketarako deia egiten zuen kartela, Euskal Etxeko eta HEOko euskara ikasleak bilduz

“Urtero egiten dugu ikasturte hasierako topaketa HEOeko eta Euskal Etxeko euskara ikasleekin eta oraingoan ikasturte amaierakoa ere egin dugu. Iaztik egoera konplikatu egin zaigu, Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara ikaskuntzak izan dituen mozketak eta gero, baina asmoa da urtero errepikatzea”, jakinarazi digu Kortazarrek.

- Laurak Bat Euskal Etxea València Facebooken
- HEO Saidia Valentzia Instagramen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia