euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Utah-ko Euskal Etxeko Triskalariak dantza taldea gaur arituko da Salt Lake Cityko 'Living Traditions' jaialdian

2022/05/22

Irudiok 2022ko Living Traditions Festival-ari dagozkio, Basqte Club of Utah eta Utah'ko Triskalariak partaide
Irudiok 2022ko Living Traditions Festival-ari dagozkio, Basqte Club of Utah eta Utah'ko Triskalariak partaide

PUBLIZITATEA

Salt Lake City. Utah-ko Salt Lake City hiriburuko hitzordurik jendetsuena da, arte herrikoien atalean, urtero antolatzen den 'Living Traditions' (tradizio bizidunak) jaialdia, aurten bertan hirian bizirik eta aktibo dauden laurogeita hamar bat kultura eta nazionalitateen arte eta kulturabide adierazpideak biltzen ari dena maiatzaren 20tik 22ra. Hasieratik dira bertako partaide hiria egoitza duen Basque Club of Utah euskal etxea eta bere dantza talde Utah'ko Triskalariak.

Izan ere, pandemia hasi zenetik aurten berpizten eta normaltzen ari den lehenengo urtea dela esan daitekeen edizio honetan, bere ohiko salmenta postu eta lekuari ari zaio eusten Utah-ko Euskal Etxea, eta oholtza gaineko emankizunetan, jaialdiko azken egunean, gaur igandea, maiatzaren 22an, 13:00etan --iluntzeko 9ak EHan-- euskal dantza emanaldia eskainiko du Utah'ko Triskalariak-ek azokaguneko South Stage tranpaldoan.

Iaz ikusi ez zutenentzat, segidako bideo honetan Basque Club of Utah-ko kide diren Cirbie Sangroniz eta Pilar Shortsleeve-k euren euskal etxearen eta bertako euskal komunitatearen berri ematen dute. Aupa Utah-ko euskaldunak!


Basque Club of Utah du izena Salt Lake City egoitza duen Utah-ko Euskal Etxeak

Basque Club of Utah - Utah-ko Euskal Etxea
Webgunea: https://www.utah-basque.com
Twitter: https://twitter.com/utbasqueclub
Instagram: https://www.instagram.com/utbasqueclub
Facebook: https://www.facebook.com/groups/222598004453484



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia