euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Uruguaiko ikasle talde batek euskarazko asteburupasa egin du kostaldean, euskara aisialdian lokarri (ikus argazkiak)

2019/12/06

Uruguaiko euskara ikasle eta irakasleen 5. Euskal Asteburu-Pasa
Uruguaiko euskara ikasle eta irakasleen 5. Euskal Asteburu-Pasa

PUBLIZITATEA

La Floresta, Uruguai. Joan den asteburuan --azaroaren 30tik abenduaren 1era-- egin du ‘Uruguaiko Euskara Ikasleak’ taldeak bere urteroko euskarazko asteburupasa, aurten La Floresta herriko El Hidalgo Kanpalekuan. 5. ediziora iritsi den kanpo ekintza honek oso helburu argiak ditu: “egun osoan euskara praktikatzea, euskarazko hitz berria ikasi eta erabiltzea; eta euskal ohitura eta moldeak ezagutzea eta dantzak, musika, kirolak, geografia eta txapelketak landu eta egitea”, Andrea Bella, Martín Zabalza, Maria Laura Moreno Sasiain eta Gabriel Arce irakasleak lagun.

Kanpalekura iritsi bezain laster, lekua egokitu eta euskaldundu zuten. Otorduak ere beraiek prestatu zituzten eta ezinbesteko intendentzia-lanak eta bestelako betebeharrak burutu eta gero, jolasen, tailerren, lehiaketa eta ibilbideen unea etorri zen.

Igande goizean Haize Hegoa (Montevideo), Ibai Ondoko Etxea (Carmelo) eta San Joseko Euskaldunak Taldea (San Jose) euskal etxeetako zenbait lagunen bisita jaso zuten. Eta aire zabaleko honelako jarduera batean ezin falta sua: sua ere piztu zuten, beraz, eta suaren inguruan bildurik euskal kantak abestu zituzten, Martin Zabalza irakasle eta musikaria lagun.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia