euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxea udal agintari berrien karguratze ekitaldiaren egoitza izango da gaur

2019/12/09

Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxea eta bertan egingo den gaurko ekitaldian parte hartzeko gonbitea
Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxea eta bertan egingo den gaurko ekitaldian parte hartzeko gonbitea

PUBLIZITATEA

Chacabuco, Argentina. Ohikoa ez den ekitaldi baten protagonista izango da gaur astelehena Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxea. Eta harro eta pozik jakinarazi digute euskal elkartetik, ohoretzat hartuta, Udalak Euskal Etxeko areto nagusia aukeratu izana nazio mailan urriaren 27an egin ziren udal hauteskundeetan hautatutako bertako agintari berrien karguratze ekitaldi ofiziala egiteko.

Gaur abenduaren 9an, eguerdi puntuan, hiriko Botere Legegileko agintari berriak Euskal Etxean jabetuko dira euren karguez. Hauxe da zin egingo duten zinegotzien zerrenda: Laura Marchesse, Lisandro Herrera, Patricia Colaccilli, Agustin Zarkovich eta Nancy Tejo (guztiak ‘Juntos por el Cambio’ alderdikoak); eta Marcos Peralta, Sofía Silva, Javier Estévez eta Romina Barbetta (hauek ‘Frente de Todos’ alderdikoak).

Ekitaldiko bigarren zatia, berriz, gaueko 9etan etorriko da, bertan kargua hartuko baitu Chacabucoko alkate gisa Victor Aiola doktoreak. Bigarren agintaldia izango du Chacabuco eskualdeko alkate (intendente) legez, berrautatua izan baitzen urriaren 27ko hauteskundeetan.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia