euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abuztuan Eskozian egindako 'Throwing Voices' saioa ekarriko dute bihar Durangora Uxue Alberdi eta Rachel Newtonek

2019/12/06

Uxue Alberdi eta 'Throwing Voices', larunbat honetan 19:00etan Durangoko Azokako Areto Nagusian (arg. Conny Beyreuther)
Uxue Alberdi eta 'Throwing Voices', larunbat honetan 19:00etan Durangoko Azokako Areto Nagusian (arg. Conny Beyreuther)

PUBLIZITATEA

Durango, Bizkaia. Pasa den abuztuan Edinburgon egin zen Literatura Jaialdian, Uxue Alberdi bertsolari eta idazleak ‘Throwing Voices’ izeneko ekintza batean hartu zuen parte, Ciara MacLaverty poeta eskoziar gaelikoarekin eta Rachel Newton harpa-jotzaile gaelikoarekin batera. Ekintzak, poesia musikatuaren bidez, hizkuntza gutxituen aberastasuna azaleratzea zuen helburu. Hilabete batzuen ostean, jarduera bera Euskal Herrian egingo da, bihar hain zuzen, atzo estreinatu zen Durangoko Azokaren baitan.

Bihar larunbata, abenduaren 7an, eskainiko da Durangon ‘Throwing Voices’, Azokako Areto Nagusian, arratsaldeko 19:00etan. Alberdiren partaidetzaz gain, Rachel Newton harpa-jotzailea ere izango da bertan, eta berak irakurriko ditu poemak eskoziar gaelikoz, jardunaldiari musika ipintzeaz gain. Edinburgh International Book Festival jaialdiaren testuinguruan egin zen saioan bezainbeste jende bertaratzea espero dute.

‘Throwing Voices’ ekimena, Etxepare Euskal Institutuak 2019an zehar Eskozian garatu duen Scotland Goes Basque euskal kultur programaren parte izan da, ekoizpena Edinburgoko Literatura Jaialdiarena izan arren. Programako jarduera batzuk, Eskozian antolatu ostean, euren joan-etorriko izaerari men eginez, Euskal Herrira ere ekarri dira. Esaterako, ‘Chejov vs. Shakespeare’ izeneko ekimenak –euskal idazle bat, Iban Zaldua, eta eskoziar bat, James Robertson, jarri zituen harremanetan gutun bidez– Donostiako Literaktum jaialdian eduki zuen atzera-etorria Edinburgh International Book Festivalen ondotik; edota Atlantik 1050 –eskoziar eta euskal dantzari gazteen artean, bi tradizioak batuz, sortutako dantza emanaldia–, azken honen kasuan Edinburgh Festival Fringen estreinatu ostean Errenteriako Atlantikaldian izan zuelarik errepika.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia