euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urtebeterako AEBetan den Junkerak kontzertua eskainiko du larunbatean Kaliforniako Redwood Cityn

2009/09/09

Euskal Herritik Kaliforniara. Kepa Junkera soinujoleak AEBetan grabatuko du bere hurrengo diskoa. Estatu Batuetan egon bitartean emanaldiak eskainiko ditu han-hemenka
Euskal Herritik Kaliforniara. Kepa Junkera soinujoleak AEBetan grabatuko du bere hurrengo diskoa. Estatu Batuetan egon bitartean emanaldiak eskainiko ditu han-hemenka

PUBLIZITATEA

Kepa Junkera AEBtan da bere lan berria prestatzen. Bilbotarrak 2010ko uztaila arte bertan egoteko asmoa du. 'Etxea' lanaren ildotik jarraituz, ameriketako artistekin euskal kantak grabatzea da egonaldi honen helburua. Hala ere, tarteka kontzertuak eskainiko ditu bertako musikarien laguntzarekin. Datorren larunbatean, esaterako, San Frantzisko ondoko Redwood Cityn arituko da, eta 17 eta 19an, Wisconsin-en, 'Madison World Music Festival' jaialdian.

Bilbo, Bizkaia. Kepa Junkera soinujolea bere lan berria prestatzen ari da AEBtan. 'Etxea' diskoan, Espainiako zenbait kantariek abesten dituzte euskal kanta tradizionalak eta orain, Ipar Ameriketako artisten txanda da.  Hauen izenak ez dira publikoak egingo lana bukatuta egon arte, EuskalKultura.com-i KAP Produkzioak, diskoa ekoizteaz arduratzen den enpresak, esan dionez.

Bilbotarra abuztuan joan zen Estatu Batuetara eta printzipioz, arazorik egon ezean, 2010ko uztailean itzuliko da Euskal Herrira emaitza berriarekin. Ia urtebete emango du Junkerak Ipar Ameriketako lurretan. Tarte horretan, zenbait kontzertu eskainiko ditu hainbat estatutako hiri eta antzokietan.

Lehenengoa, datorren larunbatean, irailaren 12an, San Frantzisko ondoko Redwood City-n, bertako Courthouse Square antzokian izango da, arratsaldeko seietan. Ondoren, irailaren 17an eta 19an bilbotarrak Madison World Music Festival jaialdian parte hartuko du. Munduko musikak biltzen dituen topaketa honetako emanaldiak eta baita Redwood City-koa ere doakoak izango dira.

Datozen hilabetetan ere, kontzertuak

Egutegia oraindik ixten ari bada ere, kontzertu gehiago emango ditu bilbotarrak. Esaterako, urriaren 8an Las Cruces, New Mexicon izango da, New Mexico Unibertsitatean; eta azaroaren 14ean, Renotik ordubete hegoekialdera dagoen Fallon, Nevadan, hiriko Barkley antzokian, iluntzeko zortzietan hasiko den emanaldian. 2010erako, lotua du dagoeneko maiatzaren 1ean Tempe, Arizonan egingo duen kontzertua. Denborarekin kontzertu berriak emendatuko zaizkio zerrendari. Junkerak AEBtan dituen jarraitzaileak adi egon beharko dira Euskal Herriko soinujolearen doinuak zuzenean entzun nahi badituzte.

Lotura interesgarriak

Kepa Junkeraren webgunea
www.kepajunkera.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia