euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Youtubek Kepa Junkeraren kanala eta harek Hego Amerikan grabatutako bideoklipa eskaintzen ditu: ikus-entzun itzazu

2008/05/16

Kepa Junkera bilbotarraren musika-lanak interneten daude ikusgai (argazkia Luis Foncillas)
Kepa Junkera bilbotarraren musika-lanak interneten daude ikusgai (argazkia Luis Foncillas)

PUBLIZITATEA

Kepa Junkera konpositore, ekoizle eta trikitilari bilbotarrak ez du atsedenik hartzen bere lanean eta konposatzen, kontzertuak ematen eta Euskal Herritik kanpo birak eskaintzen jarraitzen du. Hego Amerikan egindako azkeneko bidaian bizkaitarrak bideoklip bat grabatu zuen 2006ko 'Hiri' diskoarekin eta orain Youtube webgunean dago ikusgai. Era berean, bideoak igo, ikusi eta konpartitzen uzten duen interneteko orrialdeak Kepa Junkeraren kanal berezia eskaintzen die erabiltzaile eta jarraitzaileei musikariaren ikus-entzunezko lanak eskainiz.
Kepa Junkera, bere ibilbidean zehar, munduko lurralde ugaritan ibili da arrakasta eta sari ugari jaso dituen bere musika tradizional berria zabalduz. 'Hiri', folk musika estiloa jarraituz, trikitixa euskal akordeoi diatonikoa berriz ere munduaren aurrean jarri duen 2006ko bere azkeneko lanak musika aditu askoren interesa piztu du eta aitorpen garrantzitsuak jaso ditu han eta hemen.

Bere azken lan hori Youtube-n dago ikusgai bideoklip formatuan. Musikari bilbotarrak ikus-entzunezko obra Hego Amerikako Argentinan, Uruguain eta Txilen egindako biran grabatu zuen, bereziki Buenos Aires, Cordoba, Montevideo, Santiago de Txile eta Valparaisoko bidaietan. Horrela, bideoklipa webgunean agertzen da Bilbon, New Yorken edota Iruñean grabatutako beste lan batzuekin batera. Hona hemen emaitza ikusgai:



Musikari bilbotarrak leku garrantzitsua hartzen du erabiltzaileek sareratutako bideoak biltzen dituen Youtuben. Webguneak eskaintzen duen zerbitzuetako bat kanalen sorketa da eta Kepa Junkerak bere kanal propioa du. Bertan musikariari buruzko informazioa, zuzeneko kontzertuen bideoak, bideoklipak eta euskal trikitilariaren hurrengo emanaldien datak eskaintzen ditu webguneak.


Lotura interesgarriak

Kepa Junkeraren webgunea
www.kepajunkera.com

Kepa Junkeraren kanala Youtuben
Youtube-n


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia