euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urtea bere azken irudiak uzten ari zaigu: hona 2017ko Euskararen Nazioarteko Eguneko galeria berri bat

2017/12/20

Euskararen Nazioarteko Eguna Txileko Viña del Mar-Valparaisoko Eusko Etxean
Euskararen Nazioarteko Eguna Txileko Viña del Mar-Valparaisoko Eusko Etxean

PUBLIZITATEA

Segitzen dugu urte amaiera hau euskal etxeetan uzten ari zaigun azken elkarretaratzeetako irudiekin. Egun gutxi batzuk geratzen dira urte zaharrari ‘agur’ esateko eta 2018rako planifikatutako proiektu eta helburuak abiarazteko. Diasporako euskara ikasle eta irakasleek helburu zehatza daukate datorren urterako: ikasten eta euskaldunen hizkuntza hedatzen jarraitzea. Urtea bukatzeko, Euskararen Nazioarteko Eguneko jaietan urtean zehar ikasitakoa eta klaseetan dagoen giro aparta erakusten ari dira.

Buenos Aires, Argentina. Hizkuntza ugari hitz egiten dira Amerika osoan. Asko Amerika bertakoak dira; gainerakoak etorkinek ekarritakoak. Euskal immigrazioak bere ikur guztiak ekarri zituen Amerikara, tartean euskara, baina migrazio prozesuetan lehentasunak ez dira izaten norberaren hizkuntza zaindu, mantendu edo sustatzea. Dena den, euskaldunen kasuan, euskararekiko jarrera eta haziren bat utzi behar izan zuten euskal emigranteek, diasporako euskal etxeetan hori baita euskararekin gertatzen ari dena, bertako euskara ikasle eta irakasleek hizkuntza ohoratzen baitute, euskara zaindu, mantendu eta sustatuz, maitasun esanguratsu baten adierazle.

Euskal etxeen 2017ko azken ekintzako batzuk islatzen dituen artikulua honetan, Bahia Blanca (Union Vasca), Buenos Aires (Euskaltzaleak), Cordoba (Gure Txokoa), Chivilcoy (Beti Aurrera) eta Valparaisoko (Eusko Etxea) euskal etxeetan egindako ekitaldien laburpenak, Euskararen Nazioarteko Eguna tarteko.

Euskaltzaleak Euskaltegiko talde batzuek joan den asteburu honetan eginiko festan aurkeztutako bideo bi:


[Euskaltzaleak-eko 2. urratsaren 'Postalak' bideoa]


[Euskaltzaleak-eko 4. urratsaren 'Euskara ikasten duten pertsona motak' bideoa]


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia