euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eguberriko liburu eskaintza berezia egiten ari da Renoko Euskal Ikasketa Zentroa, %25etik %50erainoko beherapenez

2017/12/20

PUBLIZITATEA

Aurrekaririk gabeko eskaintza berezia egiten ari da bere katalogoan Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko Argitalpen Zerbitzua, hamarnaka libururi gutxienez %25a jaitsiz eta beste kasu batzuetan, liburuaren prezioa erdian utzita. Beherapen hauek lortzeko, "Basque Proud" behar da ipini gako hitz moduan. Renoko Unibertsitateko liburu bilduma, munduan ingelesez euskal gaiez dagoen garrantzitsuena da, eta opari polita izan daiteke norberarentzat edo lagunen bati erregalatzeko.

Reno, AEB. Bere katalogoko azkeneko tituluak eta zenbait bilduma ari da eskaintzen bereziki Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroa promozio berezi honen bitartez. Adibidez, The Basque Soul Collection-ek gako diren zenbait izenburu baitaratzen ditu:

Bost liburu hauek banan bana eros daitezke, %25ko beherapenarekin. Baina bostak batera erosten badira, %25 horri beste %25a gehituko zaio, liburuak, azkenean, bere ohiko prezioaren erdian erosteko. Guztiak 50 euro baino gutxiagogatik. Horretarako, erabili "Basque Pride" kodea. Ikus hemen eskaintza. Beste liburu batzuk, paketeka erosita, askoz merkeago. Ikus hemen.

Nevada-Renoko liburu guztiak, banan bana, tituluka alfabetikoki, hemen.

Animatu eta saltseatu. Ingelesez irakurtzen baduzu, aukera paregabea daukazu honakoa izenburu adierazgarri hautuak baldintza bikainean lortzeko. Egun hauetan lagunei, seme-alabei edo Diasporako familiakoei oparitarako ere zein irtenbide egokia!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia