euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak Kanpo Harremanetan espezializatzeko 8 beka deitu ditu Gasteiz, Brusela, Santiago eta Bogotan

2017/12/19

Lehendakaritzaren bulegoa Gasteizen. Deialdiko zortzi bekadunetako lau bertan arituko dira praktikak egiten
Lehendakaritzaren bulegoa Gasteizen. Deialdiko zortzi bekadunetako lau bertan arituko dira praktikak egiten

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak Kanpo Harremanetan espezializatzeko 8 beka deitu ditu Gasteiz (4), Brusela (2), Santiago (1) eta Bogotan (1) aritzeko. Hala onartu du Gobernu Kontseiluak astearte honetako bilkuran. Urrats honen ondotik, EHAA buletin ofizialean argitaratzea baino ez da geratzen, horren biharamunean deialdiko epeak korritzen hasteko. Bekek hamabi hilabete iraungo dute eta Jaurlaritzako bulego nagusietan, Lehendakaritzan, Gasteizen, eta Euskadiren Brusela, Txileko Santiago eta Bogotako Ordezkaritzetan gauzatuko dira.

Vitoria-Gasteiz. Guztira, zortzi beka dira deituko direnak, gazte profesionalak espezializatzeko Kanpo Harremanen alorrean eta Europako Gaien alorrean. Bekek 12 hilabete iraungo dute eta bekadunek Euskal Autonomia Erkidegoaren honako egoitza hauetan burutuko dute euren jarduera:

  • Lauk, Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusian, Gasteizen. 16.000 € izango ditu beka bakoitzak
  • Bik, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzan, Bruselan. 24.000 € izango ditu beka bakoitzak
  • Bik, Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzan. Horietako batek, ordezkaritza horren egoitzan burutu beharko du, Txileko Santiagon (Txile) eta besteak, ordezkaritza horrek Bogotán (Kolonbia) duen bulegoan. 24.000 € izango ditu beka bakoitzak

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, datozen egunotan deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

EuskalKultura.com-en emango dugu horren berri, gertatzen denean.

OHARRA: Ebazpena 2018-01-02ko dataz argitaratu du azkenik EHAA buletinak. Testua hemen irakur daiteke. Testu elebiduna, hemen; pdf-n euskaraz, hemen; gaztelaniaz, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia