euskal diaspora eta kultura

2026/11/12
Egun bakarra eta ordu batzuk baino ez dira falta programa hasteko eta Sydneyko Gure Txokoko kideak irrikan daude. Izan ere, hilabeteak daramatzate urtebetetzea antolatzen eta ahalegintzeak merezi izan du: jende ugari espero dute larunbatean bertan hasita, euren egoitzan zein aire zabalean burutuko diren jardueretan partaide. Programaren kultur eskaintza zabala izango da oso eta etxekoekin ...
2026/11/12
Aurkeztu berria du Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak datorren urteko Euskal Aste Nazionala identifikatuko duen irudi instituzionala. Ikur berria EEko Zuzendaritza Batzordeko kideen arteko lan bateratuaren emaitza da. Zenbait bilera egin osteanbideiak eta proposamenak partekatzeko, “Nortasuna Eraikitzen” da hautatu duten leloa, eta horren gainean eraiki dute logoa. Izan ere, bi hitz horietan ...
2026/11/11
‘Beide’ (‘biok’ nahi du esan alemanez) Kultura Jaialdiaren lehenengo edizioa azaroaren 3an eta 4an izan da Berlingo 'TAK -Theater Aufbau Kreuzbergen' Antzokian. Proposamenak euskara, euskal kultura eta Bizkaiko artisten lana nazioartean ezagutaraztea izan zuen ardatz eta ondo asko bete zen programan aurkeztutako ekitaldi eta emanaldiekin. Jaialdia irekitzeko, Getxo Herri ...
2026/11/11
Iritsi da eguna. Euskal Selekzioa - Venezuela partida, azaroaren 14an, datorren larunbatean izango da, 20etan (Euskadiko ordutegia), San Mames Zelaian. Jende askorentzat kirol ospakizunetik haratago doan proposamena da eta, hasteko, partida, Jose Antonio Agirre lehendakaria buru izan zuen lehenengo Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrena ospatzeko programa barruan burutuko da. Horrela aurkeztu zuten ...
2026/11/10
Ikasturte berriarekin batera, Bartzelonako Euskal Irakurle Klubak 2026-27ko egitaraua jarri du abian. Zazpi saio egingo dituzte, beste hainbeste libururen irakurketaren inguruan, urritik maiatzera bitartean, hiriko bi gunetan: Euskal Etxean, bertan topaketak hilabete bakoitzeko hirugarren asteartean, arratsaldeko 6etan; eta hiriko Agustí Centelles Udal Liburutegian, hemen ...
2026/11/10
Tandilgo Euskaldunen Iturri historikoa martxan da berriro, Udalak eta Gure Etxea Euskal Etxeak elkarlanean egindako zaharberritze lan integral baten ondoren. Inaugurazioak Miguel Angel Lunghi intendentea, Gure Etxeko lehendakari Graciela Confalonieri, euskal komunitateko kideak eta auzokide talde bat bildu zituen. Ekitaldiak Udal Bandaren musika, eta Euskal Etxeko Danborrada eta Iratxo Bihurriak eta ...
2026/11/09
Mendozako Denak Bat Euskal Etxeak bere 70. urteurreneko ospakizunei eman die amaiera, joan den asteburuan sustatzaileen lana gogora ekarri eta belaunaldien arteko loturak estutzeko antolatutako egitarau zabalarekin. Azaroaren 5ean, ostegun arratsaldean, abiatu ziren azken txanpa honetako ospakizunak Independentzia plazako 'Euskal Belardia'n. 'Gure Kanta euskal etxeko abesbatzak girotutako ...
2026/11/09
Zabalik da abenduaren 3a arte Bakersfield California State University-ko (CSUB) Frank Bidart Katedrako 2027 sorkuntza egonaldira aurkezteko epea. Deialdianen xedea da 2027. urteko ekitaldirako Frank Bidart katedrarako sortzaile gonbidatua hautatzea. Arlo artistikoa landuko da CSUB unibertsitateko Euskal Ikasketen Institutuan. Egonaldia CSUBen sorkuntza proiektu bat garatzeko da. Hautatutako ...
2026/11/06
Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeak giro bizian igaro du joan den urria. Izan ere, hilabete osoan ekitaldi programa jori bat antolatu dute elkartearen mende hiru laurdeneko ibilbidea ospatzeko. Jarduerak hilabete hastapenean abiatu ziren, eskualdeko mus txapelketa bat gauzatuz eta, Villa Maríako Euskal Aste Nazionaleko hitzorduaren ostean, urriaren 16an jarraitu zuten Kepa Junkerari ...
2026/11/06
Lander Garro zuzendari duen 'Lutxi eta zuhaitza' filmak Lucía “Lutxi” Urigoitia (Otxandio, 1959) etakidearen heriotza aztertzen du, 1987an gertatua, Urigoitiak 28 urte zituela, Trintxerpen (Gipuzkoa) Guardia Zibila ETAren Donostia komandoa desegiteko egindako operazio baten barruan. Lutxiren heriotzak zalantza handiak sortu zituen hasieratik, lehen azterketa forentseen emaitzengatik eta ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus