euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urte bat bete du Heredad de Unanue Hotelak: "Biziki eskertzen diegu lagun eta bezeroei euren harrera ezinhobea"

2019/09/25

Unanue Hotelaren lehenengo urtebetetzea ari gara ospatzen. Irudian, Lordes Hermoso pintore donostiarraren Unanue-Zarren akuarela
Unanue Hotelaren lehenengo urtebetetzea ari gara ospatzen. Irudian, Lordes Hermoso pintore donostiarraren Unanue-Zarren akuarela

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Heredad de Unanue Hotelak urte bat bete du aste honetan eta esker onez egin du, izan ere bere bezero eta lagunei biziki eskertuz hasiera-hasieratik eman dioten harrera aparta. "Urtebete ezinhobea izan da eta lehenengo unetik sentitu dugu asmatzen arin ginela hotelak egiten duen proposamenarekin, bezero-mota jakin batek nahi duenari bete-betean erantzuten, esan nahi baita Donostian egotea, baina baserrigune batek eskaintzen dituen bakea eta abantailak lagun, estresa urrunduz, baina erosotasun guztiekin, erdigunetik minutu batzuetara, Unanue-Zar bezala bertako historiari lotutako eta Diasporarekin engaiatutako edifizio berezi batean, gertuko arreta eta tratu familiarra ezaugarri", adierazi dute.

Lehenengo urtebetetzeak beharrean harrapatu du Unanueko lantaldea, lehenengo uda pasa berria, betetasun maila oso altuarekin, egun askotan beteta eta bezeroen iritzi eta aburuz 10a urratuz. "Zorioneko sentitzen gara urtebete honetan bezeroek zuzenean eta sareko plataformetan adierazi eta utzitako komentario eta balorazioekin, Donostiako hotelen artean aurreneko jarri baikaituzte bezeroen balorazioetan", esan digute.

Hotelak tarjeta pertsonalizatua bat eman die atzo eta gaur bezeroei, hotelaren irudia daraman Loures Hermoso pintore donostiarraren obra batekin, honako testua lagun: "Bezero agurgarria, egonaldi atsegina izango zenuelakoan, jaso ezazu gure esker ona Hotelaren lehenengo urtebetetzeko partaide izateagatik. Gure agiantza onenekin, Heredad de Unanue Hoteleko lantaldeak, Joseba, Yolanda, Arantxa, Amaia I eta Amaia II".

Eskerrik asko ahalbidetu duzuen guztioi!

-Hotel Heredad de Unanue Facebook-en
 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia