euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gizataldeen Festan partaide izan ostean, Urteroko Afaria egingo du larunbatean Comodoro Rivadaviako 'Euskal Echea'k

2019/09/25

2019ko Kolektibitateen Azoka
2019ko Kolektibitateen Azoka

PUBLIZITATEA

Comodoro Rivadavia, Argentina. Larunbat honetan, irailaren 28an, egingo du Urteroko Gaualdia euskal etxe patagoniarrak, osagai gisa goi mailako menua eta euskal dantza eta kantu emanaldia izanik, Haize Dantzari Dantza Taldearen eta Lagunen Artean Abesbatzaren eskutik hurrenez-hurren. Afariaren baitan, Euskal Etxeko erregina izendatuko dute Moira de la Torre Oholeguy. Gogora dezagun dantzari gaztea Euskal Etxearen eta Euskal Herriaren ordezkari izan zela probintziako Gizatalde Atzerritarren Elkartearen aurrean.

Hona afariko menua: sarrera aukera hotza amerikar erara, abadejo edo abadira bizkaitar erara eta postre aukera dultzia. Afarian parte hartu nahi dutenek txartela Euskal Etxeko Idazkaritzan behar dute erreserbatu (Alsina 446an) edo telefonoz, 297 447499 zenbakian.

2019ko Gizataldeen Azoka

Irailaren 13tik 15era egin da aurten Comodoroko Gizatalde Atzerritarren Azoka eta urtero bezala Euskal Echea Elkarteak oso partaidetza nabaria izan du eta publikoaren aldetik harrera bikaina. Adin guztietako dantzariak aritu ziren agertokian Azokako hiru egunetan, eta besteak beste, Fandango eta Arin Arin eskaini zuten.


[Euskal Echea Elkarteko dantzari txikiak Kolektibitateen Azokan]

Kultura eta gastronomia standean, pintxoak, txistorra taloak eta piperrada ipini zituzten dastagai Euskal Etxeko sukaldariek. Edateko, zurrakapotea, eta postrerako, Bilboko tututxoak, euskal pastela eta goxua.

Aipatzekoa da Gizatalde Atzerritarren Elkarteak gizatalde partaideetako hainbat erreferente saritu zituela eta Euskal Etxearen kasuan Ignacio “Nachito” Baztan, Hector Baztan lehendakaria eta Maite Baztan dantza irakaslea izan ziren sarituak. Zoriobnak hirurei!

Jaialdiko argazki gehiago, hemen.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia