euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urtarrilaren 19an itzuliko gara

2008/12/31

Urtarrilaren 19an itzuliko gara
Urtarrilaren 19an itzuliko gara

PUBLIZITATEA

Azkeneko bi urteotan egin dugun bezalaxe, buletina ez da plazaratuko eta webgunearen eguneroko edukiak ez dira berrituko datozen bi asteotan, urtarrilaren 19ra arte, astelehena eta San Sebastian egunaren bezpera. Hego Kono amerikarreko herrialdeetan oporren usaina nabaria bada ere, uda bete-betean baitabiltza, gure kasuan ez dugu oporrik hartuko, barnera begirako lanetan ibiliko baikara. Gurekin mintzatu nahi duenak, ohiko bideetatik egin ahal izango du, beraz. Urte Berri on, irakurle.

Donostia-San Sebastian. Azkeneko bi urteotan --hau izango da hirugarrena-- urteko lehenengo bi asteak barrura begirako lanak egiteko baliatu izan ditugu, amaitu berria den urteko hondarreko lanak bideratzeko, barne lanak egiteko, aurkeztuko ditugun atal berrietan aurrerakadak egiteko eta aurten, modu berezian, konplikatu samarra agertu den urte berriko plangintza taxuz eta tentuz egiteko, zalantzarik gabe dagoeneko jasaten hasiak garen krisialdi ekonomikoa eragina izaten hasia baita guregan.

Urtarrilaren 19an, astelehena, San Sebastian eguneko danbor hotsak atzealdean, itzuliko gara gure ohiko hitzorduetara. Izan ontsa, irakurle, eta berehala arte.

 

 



Komentarioak

  • Argentinatik

    Zai egongo naiz. Gustatzen zait Euskalkultura irakurri nere euskera hobetzeko. Urte berri on!

    euskaldun ikasle bat, 2009/01/03 12:50

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia