euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kaliforniako Unibertsitateko ikasle batek irabazi du "Etxepare Munduan" argazki lehiaketa

2012/12/11

"Etxepare UC Santa Barbara West Beach" izeneko argazkiak irabazi du "Etxepare Munduan" lehiaketa"
"Etxepare UC Santa Barbara West Beach" izeneko argazkiak irabazi du "Etxepare Munduan" lehiaketa"

PUBLIZITATEA

Eva M. Wheelerrek irabazi du Etxepare Euskal Institutuak antolatutako “Etxepare Munduan” argazki lehiaketa. Evak Kaliforniako Unibertsitatean, Santa Barbaran, Euskara eta Euskal Kultura ikasten du eta udan euskal barnetegi batean euskara ikasi ahal izateko saria irabazi du. Horrez gain, bere irakasleek ere saria eskuratuko dute: Euskal Herrira bidaiatzeko laguntza. Zorionak!

Donostia-San Sebastian. Etxepare Institutuak Euskararen Nazioarteko Egunaren (abenduak 3) harira antolatu zuen lehiaketa, mundu osoko 37 unibertsitateetan dituen Euskara eta Euskal Kultura irakasle eta ikasleei zuzenduta, sare horretan egiten den lan garrantzitsua erakusteko helburuarekin.

Parte-hartzaileek Etxepare Institutuaren Facebookeko orrira igotako 82 argazkietatik, Institutuko epaimahaiak bozka gehien jasotako bost argazkien artean aukeratu du irabazlea. Parte-hartze ona izan da, argazkiez gain, guztira 1.042 bozka igorri baitira sare sozialean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia