euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txileko euskal komunitateak Pintué-ko eliza berreraikitzeko ekitaldi dirubiltzaile batean parte hartu du

2010/07/13

Txikienek esku dantza eskaini zieten bertaratutakoei (Argazkia EE)
Txikienek esku dantza eskaini zieten bertaratutakoei (Argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Pasa den maiatzaren 21ean Txileko euskal komunitatea Pintué-n eginiko ekitaldi batean hartu zuen, komunitate gisa eta helburua elkartasuna eta komunitatearekiko laguntasuna izanik. Santiagoko Euzko Etxeak duen hoberena ekarri zuen: Euzko Abesbatza eta "Itxaropen Gaztea" euskal dantza taldea. Bertako komunitatearen aldetik harrera bikaina izan zuten, bertako bizitza sozialaren erdigune den eliza berreraiko baliabideak lortzea zuzendutako ekitaldian.

Pintué, Txile. Pintué-ko eliza berreraikitzeko dirua lortzeko ikuskizunean parte hartzea izan zuen helburu Santiago hiriburutik bertara antolatutako espedizioak. Euskal kultura bertako txiletarrarekin nahastea eta guztion artean ikuskizun ederra antolatuz baliabideak lortzea otsaileko lurrikarak kaltetutako lagun eta eraikinentzat, bereziki ingurukoen bizitza sozialaren erdigune garrantzitsu den elizarentzat. Bertako apaiz zein bizilagunek parte hartu zuten ekitaldian eta diru bilketa ekitaldian gogor aritu ziren lanean.

2010 Txile Pinué

[Festara bertaratutakoek egin zuten kalejira; euskal erritmo eta estiloa elkartasunaren adierazle]

Publikoa goiz iritsi zen eta eliza pareko aulkiak berehala bete ziren. Bertaratutakoen laguntzari esker, 2 milioi peso inguru bildu ziren, saldutako sarrera, errifako zenbakien salmenta, ekitaldiko txapa oroigarriak, janaria eta, besteak beste, Euzko Etxeak zuzenean egindako ekarpenaren ondorioz.

Euzko Etxeko zuzendaritza osorik izan zen ekitaldian Pintué-ko elizari laguntzen eta euskal dantza eta abesbatza taldeak ere bozkarioz aritu ziren lan besterenkoi honetan partaide.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia