euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txileko Diputatuen Ganberako burua eta ordezkaritza bat Ajuria Enean errezibitu ditu atzo Ibarretxe lehendakariak

2007/09/25

Lehendakaria eta ordezkaritza txiletarra, Eusko Legebiltzarreko burua ere, Izaskun Bilbao, bertan dela atzoko audientzian (Jon Bernardez arg.)
Lehendakaria eta ordezkaritza txiletarra, Eusko Legebiltzarreko burua ere, Izaskun Bilbao, bertan dela atzoko audientzian (Jon Bernardez arg.)

PUBLIZITATEA

Txileko Diputatuen Ganberako presidentea, Patricio Walker, eta erakunde legegile horretako ordezkaritza bat Ajuria Enean izan ziren atzo eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariak errezibitu eta harrera hitz beroak izan zituen 'Txilek betidanik hartu izan baititu euskaldunak besoak zabalik'. Walker Kongresuburuarekin batera Gonzalo Uriarte diputatua, Union Democratica-koa, eta Alfonso de Urresti, Alderdi Sozialistakoa, bertaratu ziren bilkurara. Iraganean zein gaur egun Txile eta Euskadiren artean dauden harreman trinkoak azpimarratu ziren ekitaldian.
Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Juan Jose Ibarretxek, Ajuria Enea bere egoitza ofizialean errezibitu zituen Txileko Diputatu Ganberako presidentea, Patricio Walker, eta berarekin lagun heldu ziren Gonzalo Uriarte diputatua eta Alfredo de Urresti diputatua, hurrenez hurren Union Democratica eta Alderdi Sozialistako ordezkari direnak.

Lehendakariarekin batera anfitrioi gisa aritu zen, Walker bere kargukideari harrera emanez, Izaskun Bilbao, Eusko Legebiltzarreko presidentea.

Andeen magaleko herrialde horretako ordezkaritzari agurra egiterakoan, Ibarretxek historikoki zein gaur egun ere Txile eta euskaldunen artean egon den eta hazten segitzen duen lotura sendoak aipatu zuen,


Lotura interesgarriak

Lehendakariaren harrera hitzak MP3n
Txile eta euskaldunen arteko harremana

'Euskadiren Ordezkaritza Txilen'
Euskadi.net webgunean

Jon Erdozia, Euskadiko Ordezkari berria Txilen
EuskalKultura.com-en 2007ko urtarrilaren 17an argitara emana

Santiagoko Eusko Etxearen webgunea
www.euzkoetxeachile.cl

Valparaísoko Eusko Etxearen webgunea
www.euskoetxea.cl

Emprebask, Jatorri Euskalduneko Enpresari Txiletarren Elkartea
www.empresariosvascos.cl

Konpondu.net, Lehendakariaren elkarrizketarako solasgunea
www.konpondu.net


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia