euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Tupustean hil da Malabon Joxe Albaro Fernandez Oihartzabal, Ekuatore Gineako Euskal Etxearen sustatzaile nagusia

2022/01/03

Joxe Albaro Fernandez Oihartzabal --honela idaztea maite zuen berak bere izena-- Ekuatore Gineako eta EH banderak atzean
Joxe Albaro Fernandez Oihartzabal --honela idaztea maite zuen berak bere izena-- Ekuatore Gineako eta EH banderak atzean

PUBLIZITATEA

Malabo, Ekuatore Ginea. Erabat ezustean harrapatu ditu bere lagun eta ezagunak Ekuatore Ginean zein Euskal Herria eta Diasporan Joxe Albaro Fernandez Oihartzabalen tupusteko heriotzak. Diasporan, Ekuatore Gineako Euskal Etxearen sorreraren sustatzaile eta eragile handia zelako ezagutzen zuten batzuk, eta izan ere, elkarrizketatu berria zuen Irulegiko Irratian Mattin Lerissak Diasporari eskainitako saio batean, euskaldunak munduan agurtuz eta Eguberriak nola bizi dituzten azalduz. Bere azkeneko adierazpen publikoak izan ziren [30' 50''tik 40' 48''raino]

Urtarrilaren lehenean hil zen, ohean topatu zuten, bihotzeko batek eraginda, iradoki dute batzuk, beste batzuk bereziki atzerritarrentzat koronabirusaren txertorik ez dela egon esan dute. Atzo jakin zen berria eta atzo bertan ehortzi zuten. Hamarkada baino gehiago zeraman Ekuatore Ginean eta GKE bat sortu zuen kooperazioa eta elkartasuna lantzeko EH eta Ekuatore Ginearen artean. Fededuna, erlijio konpromisoa zuen gidari. Euskaltzalea, Diasporako kide sentitzen zen eta gogor ari zen Ekuatore Gineako Euskal Etxearen sorrerarekin.

EEa legeztatzeko estatutu eta paperak entregatuta zeuzkan autoritateen aurrean, baimenaren zain. Bide horretan, hainbat bilera era baita hitzordu gastronomiko bat ere egin zituzten euskal elkartean, behin behineko Zuzendaritza hautatu zuten, eta abenduan bertan berarekin egindako hitzetan esana zion EuskalKulturari esperantza zuela urtarrilean Euskal Etxearen legeztapena lortzeko; baina Gineako egoera politikoak ere ez zuen laguntzen. Abenduaren 31ean bidali zigun bere azken mezua urte zaharra despedituz eta berria agurtuz.

Goian Gogoan Gugan Bego.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia