euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jazoerak iaz izen bereko aldizkariaren, eta euskal-venezuelar fitxa eta ibilbideen bideo batekin bukatu zuen 2021. urtea

2022/01/04

Caracaseko Eusko Etxean eta Venezuelako euskal gizataldean hazitakoa den Pedro Javier Arriaga Aguirrek sortua da Jazoera
Caracaseko Eusko Etxean eta Venezuelako euskal gizataldean hazitakoa den Pedro Javier Arriaga Aguirrek sortua da Jazoera

PUBLIZITATEA

Caracas, Venezuela. Youtuben daukan Jazoera TV Kanaletik, Pedro Javier Arriaga Aguirre euskal-venezuelarrak 2021ean Jazoera markapean plazaratu dituen emaitzen laburpen gainbegirada eskaini zuen urtea amaitzeko, emaitza horien berri bideo batera bildurik. Hor kokatzen dira Jazoera hilabetekariaren iazko 12 zenbakiak, 'Lo Vasco Venezolano' izenburupean ateratako berrogeita hamar fitxa baino gehiago eta lau 'euskal ibilbide', azken proposamen hau azaroan hasi zuelarik. Guztia euskaldunek Venezuelan daukaten presentzia eta historian zehar bertan utzitako arrastoa bildu eta ezagutaratzeko helburuarekin albaitari caracastar honen merezimenduzko ahaleginetako parte.

Hauxe da bideoa:



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia