euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ekuatore-Gineako Euskal Etxeak mahai baten ingurura deitu ditu kide eta zaleak datorren larunbatean Malabon

2021/10/11

Bertan bizi den euskaldunik edo euskaltzalerik ezagutzen baduzu, pasaiozu mesedez informazioa: tfnoa, +240 222 194 143
Bertan bizi den euskaldunik edo euskaltzalerik ezagutzen baduzu, pasaiozu mesedez informazioa: tfnoa, +240 222 194 143

PUBLIZITATEA

Malabo, Ekuatore-Ginea. Paper kontuek euren denbora daramatela esan ohi da eta Ekuatore-Ginean astiro baina aurrera antzean doa Afrikako lehenengo euskal etxea onartzeko prozesua. Garaia ez da errazena suertatu, COVID-19a zinez indarrean baitago herrialdean, eta txerto eta txertatu gutxirekin pandemiaren kontrako neurriak areagotu beharrekoak baitira kulturalki bizitza kalean, jendeak bata bestearekin kontaktu estuan, ematen duen bertako gizartean. Testuinguru honetan, mantso baina bertako agintarien onarpena hurbilago ikusten duen EEaren talde sustatzaileak mahaiaren inguruko topaketa bat egitera deitu du Malabon urriaren 16an.

Hogeitik gora kide biltzen ditu dagoeneko whatsapp talde bat lokarri duen proiektuak. Bertan arbaso euskaldunez jaiotako Ismael Larrañaga da elkarteko behin-behineko lehendakaria. Sustatzaile lanetan ari den Joxe Alvaro Fernandez Oihartzabal altzatarrak esan dio EuskalKultura.eus-i datorren larunbatekoa elkarrekin lehenengo bilera eta kontaktu bat izateko hitzordua dela euskal etxea ofizialtzeko bidean. "Topaketa gastronomiko forma eman diogu, pintxoak, sardina erreak eta txistorra mokadu batzuk partekatuz, besteak beste", azaldu du, "gastronomia bilgarri, Euskal Herriko moduan".

Ekuatore-Gineatik irakurtzen badiguzu edo bertan bizi den euskaldunik ezagutzen baduzu, pasa mesedez informazioa. Bazkariaren prezioa, 8.500 Fcfa dira (13 bat euro), . Ostegunaren aurretik behar da izena eman eta ordaindu. Xehetasun gehiago eskuratzeko deitu bertako +240 222 194 143 telefonora.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia