euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Larunbatean argituko dute SFOn non eraikiko den 2MGko Euskal Beteranoen Memoriala: segi ekitaldia streamingez

2026/02/12

Bigarren Mundu Gerrako Beteranoen proiektu eta Memorialaz hitzaldia eta hainbat argibide emango ditu Pedro Oiarzabalek larunbatean Larunbat honetan, otsailaren 14an, iragarriko dute NABOk eta Pedro Oiarzabal ikertzaileak Bigarren Mundu Gerrako (2MG) Euskal Beteranoen Memoriala non eraikiko den. Ekitaldia San Frantziskoko Gure Euskal Etxearen egoitzan egingo da, datorren asteburuan zehar euskal etxe horrek bere 44. urteurrena ospatzeko eskainiko duen programaren barnean. 14etan (bertako ordua, 23etan Euskal Herrian) hasiko den aurkezpenak ...

Gehiago irakurri...


Chivilcoyko Beti Aurrera EEak ekitaldi batez eta Garagardo Patio batekin ospatu du Gernika Plazatxoaren eraberritzea

2026/02/12

Ezker-eskuin, Beti Aurrerako lehendakari Jose Luis Garmendia, Esteban Genaro eta Matías Muo udal agintariak, Adriana Irrazabal lehendakariordea, Agurra Milena Barrosoren eskutik, ikurrina eta Argentinako banderen igoera, Garagardo Patioa Ilusioa eta emozioa nagusi izan ziren joan den astean Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxearen egoitza aurrean. Izan ere, 2011n [Euskal Etxea dagoen] Palemón Huergo kalean zabaldutako Gernika Plazatxoa berritu dute, euskal etxearen eta udalerriaren arteko lankidetzari esker. Hobekuntza lanek lekuaren itxura txukundu dute: argiteria eta seinaleztapen berria jarri dute, bankuak margotu, espaloia hobetu eta ...

Gehiago irakurri...


Nafarroak bere diasporako bi nafar etxe berri onartzea erabaki du, Txileko Santiagon eta Kolonbiako Antioquian

2026/02/11

Kanpoko Nafar Komunitateen Kontseiluko bigarren bilkura, partaideak aurrez-aurrekoak ea online bildurik Kanpoko Nafar Komunitateen Kontseiluak Txileko Nafar Kolektibitatea zentroa eta Antioquiako (Kolonbia) Casa Vasco Navarra Fundazioa proposatu ditu Nafarroako komunitate berri gisa. Bi erakunde berri horiek aitortzeko, Nafarroako Komunitateen Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen eta erkidego horien aintzatespen eta erregistro ofizialerako prozedura ezartzen duen urriaren 16ko ...

Gehiago irakurri...


Ikurriña Kapitolioko mastetatik eta jabego publikoetatik desager daiteke Idahon, proiektu batek aurrera egiten badu

2026/02/10

Artxiboko irudia: ikurriña Idahoko Kapitolioko mastetan 2015eko Jaialdi eta Lehendakariaren bisita zela eta Aurrera egiten badu —eta aukerak ez dira batere gutxi— kolpea izango da dudarik gabe euskal-estatubatuar komunitatearentzat, eta orain arte gauzak ezagutu izan ditugun moldearen kontra, esaterako Boiseko Jaialdi festa erraldoian. Sinbolikoki baino ez bazen ere, ikurriña Idahoko Kapitolioan ikustea "Euskal Amerika"ren edo "Euskal Estatu Batuen" ikurra zen, euskal ...

Gehiago irakurri...


Begiak azaroko Argentinar Nafar Etxeen 2026ko Topaketara so, Bolivar-ko Nafarroako Etxeak bere 72 urteak ospatu ditu

2026/02/09

Goian, ezk. esk., Topa egin zen elkartearen 72 urte eta Nafar Etxeen 12. Topaketaren arrakastaren alde, Mariana Sardon dantzan Walter D 'Aloia Criado kontsulordearekin, Nafar Etxeko dantza talde eta Raíces Navarras koruaren emanaldiak Bolívar-ko Nafarroako Etxeak udako egutegian berrikuntzak eginez ekin dio 2026ari. Urtarrileko atsedenaldia eten, eta duela 72 urte elkartea sortu zen egunean bertan, urtarrilaren 31an, ehun bat kide eta lagun bildu zituen urteurrena ospatzeko. Musika eta dantza izan ziren gaueko protagonista: Luisina Teruelen eskutik, dantzari taldeak kolorea eman zion festari Arin-arin eta Paloteado dantzekin. ...

Gehiago irakurri...


Egun gutxi gelditzen dira! Ate joka dugu Korrika 24, hartu ezazu parte bere bideo lehiaketan eta aukeratu sari potoloa

2026/02/09

Hilabete pasatxo barru, aurreko edizioetan bezala, diasporako kideek munduko hainbat tokitatik egingo dute bat Korrikarekin Hasi da atzera kontaketa. Korrikaren 24. edizioa ate joka dugu eta martxoaren 19tik 29ra lekukoak Euskal Herriko txoko guztiak zeharkatuko ditu, gelditu gabe, gau eta egun eta, Euskal Herrian ez ezik, oihartzuna diasporaraino ere zabalduko da. Karia horretara, AEK-k eta Etxepare Euskal Institutuak bideo laburren lehiaketa jarri dute martxan, munduko euskal etxeak animatzeko eta euskara ...

Gehiago irakurri...


Paris: ate ireki eguna datorren ikasturtean euskal ikasketen minorra eskainiko duen Sorbonne Nouvelle Unibertsitatean

2026/02/06

Pariseko Sorbonne Nouvelle Unibertsitatea Unibertsitateak larunbat honetan, otsailaren 7an, antolatu du euskararen, katalanaren eta galizieraren eskaintza akademikoa aurkezteko ate irekien jardunaldia, ‘Iberiar penintsulako nazio-hizkuntzak eta -kulturak: euskara, katalana eta galegoa’ minorra aurkezteko. Espezializazio-programa hau lehendabizikoz 2025-2026 ikasturtean jarri da abian, iberiar penintsulako eskualdeetako hizkuntzak ...

Gehiago irakurri...


Iragarpen garrantzitsua euskal-estatubatuar komunitateari otsailaren 13 eta 14an San Frantziskoko Euskal Etxean

2026/02/06

Zeure dohaintza online egin dezakezu QR bidez Iragarpen garrantzitsua egingo diote euskal-estatubatuar komunitateari otsailaren 13 eta 14an San Frantziskon, bertako Gure Euskal Etxearen 44. urteurrena ospatzeko otsaileko ohiko elkarretaratzean, aurten horrekin batera NABOk egingo duen urteko bere hiru bilkura nagusietako lehenengoan. Horretarako, Pedro J. Oiarzabal historialari doktorea bertaratuko da eta, besteak beste, ekitaldi publiko bateko buru izango ...

Gehiago irakurri...


Boiseko Ikastola zuzendari bila: esperientzia paregabea izan nahi Euskal Herritik kanpoko ikastola bakarrean?

2026/02/05

Andereño eta irakasle euskaldunekin harremanetan eta guraso eta hezkuntza komunitatearen bihotzean dago Ikastolako zuzendaria Zuzendari bila ari da Boiseko Ikastola eta berez epea ordu gutxi barru bukatzekoa bazen ere, datorren astean ere hautagaitzak jasoko dituztela esan digute bertako iturriek. Interesatua bazaude, edo hala legokeen norbait ezagutuko bazenu, garaiz zaude, aukerak benetan merezi du, baina garrantzitsua da denbora pasatzen ez uztea. Pertsona hautatuak eskolaurreko euskal erakunde boisetar honen ardura ...

Gehiago irakurri...


Barnetegia San Nicolasen: Euskara Munduan-en eredu argentinarra, Estatu Batuetako euskal etxeentzako ispilu

2026/02/04

San Nicolaseko barnetegian irakaslegaiek asko ikasi ez ezik, San Sebastian eguneko ospakizunekin bat egiteko aukera ere izan zuten San Nicolas de los Arroyos hiriak Hego Konoko euskara formazioaren etapa berri bati eman dio abegia urtarrilaren 17tik 25era. Etxepare Euskal Institutuko Kinku Zinkunegi eta FEVAko Gabriela Mendia koordinatzaile, hamalau irakaslegaik euren bosgarren topaketa presentziala burutu dute, gehienbat online garatzen duten ziklo hau 2024an hasi zutenetik. Gaur egun B1 mailako edukiak ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia