euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'The Eight Province' dokumentalak Kaliforniako euskaldunen berri ematen digu euren lekukotasuna bilduz: ikus hemen

2021/04/23

'The Eight Province' dokumentaleko irudi bat, euskaldunak solasean egilearekin Bakersfield-eko Wool Growers euskal ostatuan
'The Eight Province' dokumentaleko irudi bat, euskaldunak solasean egilearekin Bakersfield-eko Wool Growers euskal ostatuan

PUBLIZITATEA

Bakersfield, AEB. Hogei minutuko dokumentala da "The Eight Province" (Zortzigarren Probintzia), Kyle Baker gazte kaliforniarra zuzendari duena. Apiril honetan Mother Tongue Zinemaldian aurkeztua du eta apiril amaiera arte ikusgai egongo da haren webgunean. Dokumentalak, artzaintzari lotutako euskaldunen emigrazioa Estatu Batuetako Mendebaldera joana den honetan, emigrazio horrek XX. mendean zehar AEBra gazterik ekarri zituen eta Estatu Batuetan errotu diren euskal-amerikarrak aurkezten dizkigu; errotuta eta bizimodua bertan egina dutela bai, amerikar direla bai, baina Euskal Herria eta euren euskal kultura eta moduak batere ahaztu gabe.

XIX. mende amaieran eta XX. mendean zehar 1960-70raino, euskaldunen emigrazio esanguratsua gertatu zen AEB Mendebaldera. Besteak beste Hego Kalifornian kokatzen den Bakersfield-era. Mendebalde osoan, denborarekin, euskal ostatuak, euskal frontoiak, euskal jatetxeak eta euskal jatetxeak sortuko ziren. Euskal komunitateak antolatzen joan ziren, Euskal Etxeak edo 'Basque Clubs' delakoak ekarriz. Euskal emigrante gehienak artzain gisa hasiak zuten bizitza berria AEBan, ondoren hortik, beste lanbideetara pasatzeko. Eurak edo euren hurrengo belaunaldi bertan jaioak. Baina istorio horrek artzaintza eta ardien mundua USA Mendebaldeko euskal-amerikarren iruditeria kolektiboko parte bilakatu zuen.

Euskaldunak, ekonomikoki ahul, baina euren euskaltasunaz eta euskaltasun horri eutsi nahi izanaz aberats eta tinko mugitzen ziren Estatu Batuetan. Batez ere libre sentituz Europan atzean utzitako erregimenez, bereziki Francoren garaian, baina baita Iparraldean ere askotan euskara eta euskal kultura mespretxuz eta debekuz tratatzen zuten eskola eta administrazioei zegokienean. XX. mendean zehar, belaunaldi emigranteak eta askotan euren lehenengo belaunaldi bertan jaioak euskara izan dute lehenengo hizkuntza, ingelesa ere menperatu zutela, eta sarritan baita espainola eta agian frantsesa ere. Baina hori aldatzen joan da denboraren poderioz. Eta XXI mende honetan, euskarari dagokionez, zaharrenek mintzo dute euskal etxeetan, eta gazteenek gutxi, salbuespenak salbuespen.

Mundu horretan, sartu-irten azkar bat egiten du dokumental honek. Hona:


Ez dakigu noiz arte egongo den hemen ikusteko libre.

Kyle Baker (khbaker@ucsc.edu) zuzendari, bertan ikusi eta entzungo ditugu, besteak beste, Ezterenzubiko arraza diren Etchamendytarrak eta beste zenbait lagun, lekukotasun emaile: Martin Etchamendy, Anne Mari Minaberri eta Maite Curutchague. Melchor eta Karen Gragirena, Jean-Pierre Etcheverry; eta baita ere, konparazio, Europatik euskal jaialdi batera joanak, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal bertsolariak Kern County Basque Club-eko frontoiean.



Komentarioak

  • Zortzigarren probintzia

    Euskal Herrian guztiek ezagutu beharko luketen gure diasporaren historia. Zorionak dokumentala egin dutenei eta protagonista eta partaide guztiei

    Mirentxu Perez (Santa Barbara, CA), 2021/04/29 02:15

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia