euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Tandileko Euskal Etxeak Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin eta euskara diplomak eman zizkien ikasleei

2008/12/09

Tandileko euskara ikasleak euren bi irakasleeekin, Cecilia Cenoz eta Beatriz Poumé, azken hauek bi alboetan
Tandileko euskara ikasleak euren bi irakasleeekin, Cecilia Cenoz eta Beatriz Poumé, azken hauek bi alboetan

PUBLIZITATEA

Tandileko Gure Etxea Euskal Etxeak, Argentinako Buenos Aires probintzian, bat egin zuen joan den asteazkenean Euskararen Nazioarteko Egunarekin (ENE) eta ekitaldi berezia antolatu zuen, batetik, 2008 ikasturteko euskara eskolen amaiera gisa eta, bestetik, urtean zehar euskara ikasle izan eta eskolak ongi baliatu dituztenei euren ziurtagiriak emateko, Cecilia Cenoz eta Beatriz Poumé euren irakasle. Ekitaldiak Euskal Etxeko lehendakari Isidro Legarreta izan zuen buru eta hondarrean mokadu bat eta topa egitea ere izan ziren.

Tandil, Argentina. Tandileko Euskal Etxetik Raul Tolosa lagunak azaltzen duenez, ekitaldia Euskararen Nazioarteko Egunean berean egin zen, abenduaren 3an, beraz, Gure Etxearen egoitzan eta 2008 ikasturteko euskara eskolen azkena markatu zuen, ENE ospatzearekin batera.

Euskal Etxeko lehendakari Isidro Legarreta buru egin zen ekitaldia eta bertan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ENeren inguruan idatzitako gutuna irakurri zen. Cecilia Cenoz eta Beatriz Poumé irakasleak laguntzaile, segidan Isidro Legarretak eman zizkien banan banan eta eskutan klaseak ongi baliatu izanaren agiriak bertan ziren ikasleei, ondoren guztiak mokadu batzuk jan eta elkarrekin topa eginez hitzordua bukatzeko.

Entrega diplomas en el Día del Euskera 002

[Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik bidalitako gutuna irakurri zuten momentua]

Entrega diplomas en el Día del Euskera 003

[isidro Legarreta Euskal Etxeko lehendakariak eman zizkien euren ziurtagiriak ikasleei]

Entrega diplomas en el Día del Euskera

[Ikasleetako bat bere ziurtagiria jasotzen]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia