euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Stanford Unibertsitateak adierazi duenez "arrakasta itzela" izan dira Atxagak bertan eman ikastaroak

2010/07/22

Bernardo Atxaga (argazkia EuskalKultura.com)
Bernardo Atxaga (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Bernardo Atxaga idazleak euskal kulturaren inguruko bi ikastaro eman zituen martxoaren 29tik ekainaren 9ra bitarte Kalifornian, bertako Stanfordeko Unibertsitate ospetsuan, "Eusko Ikaskuntza Visiting Profesor of Basque Culture" programaren lehenengo emaitza gisa, Eusko Ikaskuntza eta Stanfordeko Unibertsitateak 2009an sinatutako lankidetza hitzarmenaren eskutik. Unibertsitateko arduradunen hitzetan "arrakasta itzela" izan dira asteasuarraren ikastaroak, eta erabat positiboa esperientzia.

Palo Alto, Estatu Batuak. Asteasuko idazle Bernardo Atxagak Stanfordeko Unibertsitatean euskal kulturaren inguruko graduondoko eta graduaurreko bi ikastaro eman zituen, martxoan hasita lehena eta ekainean bukatuta bigarrena-- unibertsitate erakunde prestigiotsu honetako euskal kulturaren inguruko programaren lehenengo edizioan.

Unibertsitateko Chairman edo gure artera ekarriz lehendakariaren parekoa duen Jorge Ruffinellik, eta Director of Graduate Studies edo Gradu Ikasketetako Zuzendari Michael P. Predmorek idatzitako txostenak adierazi dutnez, Eusko Ikaskuntzaren programak "gure unibertsitateko bizitza intelektual eta kulturalaren bizitzan ekarpen nabarmena egin du, baita komunitate osoan ere oro har".

Unibertsitateko arduradunek Bernardo Atxagarengandik, "idazle gisa duen balioa, eskolan duen magisterioa eta giza kalitatea" azpimarratu dituzte, izan ere, Atxagak emandako ikastaroek "ikasleen ebaluazio altuenak jaso zituzten".

Horretan guztian oinarrituz, Stanfordeko Unibertsitateak plazaratu du "arrakasta itzela" izan duela “Eusko Ikaskuntza Visiting Profesor of Basque Culture” programaren lehenengo edizioak.



« aurrekoa
Ezin izan da datubase zerbitzariarekin konektatu.Error :