euskal diaspora eta kultura

2010/09/20
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Gipuzkoa, Araba, Errioxa, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko federazioetako pilotari onenek hartuko dute parte Munduko Pilota Batzarrak antolatu duen GRAVNI 2010 txapelketan. Udalbide eta Udalbiltza elkarteak dira txapelketaren babesle.
Eskuz banaka eta binaka ariko dira pilotariak, hiru mailatan: gazteak, sub-22 eta seniorrak. Txapelketaren lehen fasea liga erara jokatuko da ostirala bitartean Mendizorroza, Lakua eta Zaramagako frontoietan. Aurrefinalak larunbatean izango dira eta finalak igandean jokatuko dira. Federazio txapelduna jokamolde eta maila guztiak kontuan hartuz puntu gehien lortzen duena izango da.